Gune hau Emakumeen Etxeak etxeko eta zaintzako langileen eskura jartzen duen doako informazio eta orientazio zerbitzua da. Hemen, informazioa lor dezakete edo zalantzak argitu ditzakete beren lan-eskubide eta -betebeharrei lotutako alderdi praktikoei buruz: kontratazioa, soldatak, lanaldiak, etab, beti jabekuntza feministaren helburuarekin.
Beharrezkoa izanez gero, beste udal-baliabide batzuetara edo beste administrazio batzuetara edo beste erakunde batzuetara bideratzen da, eta atzerritartasun-izapideetan, ziurtagiri digitalen kudeaketan eta abarretan ere laguntzen da.
Gai horiei buruz sortu da koadernotxo monografikoz osatutako material hau, eta etxeko eta zaintzako langileen lan-eskubideak ezagutzeko eta defendatzeko baliagarriak izatea espero dugu. Dokumentuak gaztelaniaz daude.
Arreta aurrez aurre eta telefonoz ematen da, asteazkenero, 17:30etik 19:30era, eta aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Harremanetarako: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city , edo, 945 16 12 14.
www.vitoria-gasteiz.org/emakumeenetxea
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.