Ingurumen arloko hezitzaileek Gasteizko bizilagunen etxeak bisitatuko dituzte beira birziklatzeko ohiturak eta jardunbideak sustatzeko
2023ko azaroaren 20an argitaratua
Lehenaldia da beirazko ontzien tona kopurua handitzeko helburua duen herritarren kanpaina batean adimen artifiziala erabiltzen dela.
Gasteizko Udalak bat egin dut herritarren artean beira birziklatzeko ohiturak sustatzeko eta kontzientziatzeko Ecovidriok abian jarritako informazio-kanpainarekin. Beirazko ontzien hondakinen gaikako bilketa kudeatzen duen erakunde horrekin elkarlanean, hurrengo hilabetean, ingurumeneko hezitzaile batzuek gasteiztarren ateak joko dituzte beira botatzeko garaian dituzten ohiturak ezagutzeko eta informazioa eskaintzeko asmoz. “Gasteiz hiriko hondakinen kudeaketari dagokionez erreferentea izatea nahi dugu. Hala, bizilagun guztien lankidetza ezinbestekoa da hiri jasangarriagoa eta zirkularragoa lortzeko eta horretaz harro egoten jarrai dezagun”, zehaztu du Ingurumen Kudeaketako zinegotziak, Pascual Borjak.
Horixe izango da edukiontzi berdearen bidez bildutako beirazko ontzien tona kopurua handitzeko, birziklapen-tasak hobetzeko eta beirazko ontziak birziklatzeak duen garrantziaren inguruan bizilagunak mobilizatzeko helburuak dituen herritarren kanpaina batean adimen artifiziala erabiltzen den lehenaldia.
Hala, udalerriko edukiontzien eguneroko bilketa-datuak, beste aldagai soziodemografiko batzuk eta Estatuko hainbat hiritako antzeko errolda-unitateak bildu dituzte. Algoritmo matematikoak eta adimen artifizialeko teknikak aplikatuta, errolda mailan jarduteko lehentasuna duten hainbat eremu identifikatu dira gero bertan ekintzak martxan jartzeko.
Ekimena hiriko hainbat eremutan jarriko da abian hurrengo lau asteotan eta horren “helburua izango da Arabako hiriburuko birziklapen-tasak handitzea; izan ere, urte eta biztanle bakoitzeko 23 kilokoa da batez beste, eta birziklapen-tasa, aldiz, aurreko hamabi hilabeteetan, % 85ekoa, Ecovidriok emandako datuen arabera”, zehaztu du Pascual Borjak.
‘Beira birziklatu mugarik gabe’ kanpainak hainbat fase izango ditu. Lehenengoa aurreko astean hasi zen eta ingurumeneko hezitzaileen bisitak egiteko aukeratu zituzten komunitateetako atarietan informazio-gutunak jarri eta postontzietan informazioa banatu zuten.
Etxeetara egingo dituzten bisitak hiriko 33 gunetan banatuko dira: Erdi Aroko erdigunea, Zabalgunea, Koroatzea, Pilar, San Martin, Ariznabarra, Aranbizkarra, Santa Luzia edo Adurtza, besteak beste. Hain zuzen ere, toki horietan lortu nahi du informazio-kanpainak herritarren artean birziklapen-tasak handitzea.
Informazio-materiala eta opari bat banatzea
Gaurtik hasita, eta datorren hilabete osoan zehar, “ingurumeneko hezitzailek, behar bezala identifikatuta eta lan hori egiteko Gasteizko Udalak baimenduta, bizilagunen ateak joko dituzte beira behar bezala banatzeari buruz jakin beharrekoa azaltzeko eta horren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzeko”, adierazi du Oskar Acedok, Ecovidrioren ipar eremuko gerenteak.
Etxebizitza partikularretara egingo dituzten bisita horietan, edukiontzi berdean honelako elementuak botatzeko garaian herritarrek dituzten ohiturak zein diren aztertuko dute: “botilak, botilatxoak, flaskoak eta potoak. Hain zuzen ere, horiek dira % 100ean birzikla daitezkeen elementu eta ontzi bakarrak. Gero, nahi adina aldiz aprobetxa daitezke eta ekonomia zirkularreko eredurantz aurrera egiteko ezin hobeak dira”, zehaztu du Acedok.
Bizilagunek eskainitako laguntza eskertzeko, ingurumen-hezitzaileek informazio-triptikoa banatu eta birziklatutako materialez egindako poltsa bat oparituko diete haien etxeetatik gertuen dagoen edukiontzi berdean bota arte beirazko ontziak gordeta izan ditzaten. “Neurri erraza da eta horrek ingurumen eta ekonomia mailako onurak ditu. Horri esker, gainera, Gasteizek bete beharreko Europako helburuak betetzen ere lagunduko dugu: 2025ean, hondakinen % 55 birziklatzea gutxienez”, adierazi du Acedok.
- 700 tona beira bildu dira
Joan den urtean, Gasteizen edukiontzi berdeetan botatako 5.746 tona beira bildu zituzten. Ondorioz, biztanle eta urte bakoitzeko batezbestekoa 23 kilokoa da eta, beste era batera esanda, Estatuko batezbestekoaren gainetik dago (19,8 kilogramo).
Gainera, Arabako hiriburuko birziklapen-tasa % 85ekoa da eta nabarmen gainditzen du (hamaika puntu baino gehiagotan) inguruan dituen beste hiri batzuetako (Donostia, adibidez) indizea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.