José Uruñuela Dantza Kontserbatorioak psikologia-zerbitzua du. Zerbitzua, bereziki, Ikasketa Profesionaletako ikasleei zuzenduta dago.
Zerbitzua guztiz doakoa da eta psikologian lizentziadun batek ematen du; 20 urteko esperientzia du elikadura-nahasteak dituzten pertsonak tratatzen.
Modu honetan, Kontserbatorioak behar bezala erantzun ahal die laguntza espezializatua eskatzen duten familien eskaerei. Dantzan gorputzeko asegabetasun-maila handiak agertzen dira, eta sarritan elikadura-arazoak eragiten dituzte. Beraz, lehentasunezkoa da identifikatzea gorputz-dismorfia handia ote dagoen, eta hori desagerrarazteko lan egitea.
Halaber, dantza-ikasketen exigentzia-maila altuaren ondorioz sortutako bestelako arazo psikologoak antzematen lagunduko du psikologoak, hala nola antsietatea, depresio-egoerak, autoestimu baxua, fobia soziala eta perfekzionismo desmoldagarria.
Saioak taldeka eta ikastaroka izango dira hasieran, eta ondoren banakako hitzorduak eskainiko zaizkie hala eskatzen duten pertsonei., helbide elektroniko honen bidez: edgardanzavitoria@gmail.com
Ekimen hau sortu eta mantentzeko helburu nagusia gure komunitatearentzako ongizate-gune seguru bat eraikitzea da.
Era berean, zerbitzuak aholkularitza psikopedagogikoa eskainiko die irakasleei, irakaskuntzan sortzen zaizkien premien eta arazoen arabera.
Dantza Kontserbatorioari buruzko informazio gehiago: vitoria-gasteiz.org/uruñuela
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.