Labe Gazte Laborategian espazioak lagatzea

Labe diziplina anitzeko espazio dinamikoa da, non era guztietako ekintza artistiko zein sortzaileak, ludikoak eta aisialdikoak lekua duten. Hemen zure proiektuak inguru gazte batean garatu eta partekatuko dira. Segi irakurtzen interesatzen bazaizu!

Zer espazio eskaintzen du Labek?

  • Erakusketa-espazioa: badakigu asko kostatzen dela proiektu pertsonalak edo kolektiboak erakusteko lekua aurkitzea. Erraz jarri nahi dizugu, bota begirada bat deialdi irekiari eta bidal iezaguzu zure proposamena.
  • Murala: bai, badakigu. Mural bat margotzeko edo graffiti bat egiteko hirian dauden hormak mugatuak dira, baina egon badaude. Tratu bat egin dezakegu, LABEk pareta jartzen du eta zuk zure pieza. Adi deialdiei!
  • Baduzu zerbait buruan baina leku bat behar duzu aurrera eramateko? Lagundu zaitzakegu. LABE tailerrak, prestakuntza-ikastaroak, hitzaldiak, topaketak, esperimentazio artistikoa, entseguak …eta askoz gehiago egiteko diziplina anitzeko espazioa da. Kontaiguzu zure ideia, eta egingarria den ikusiko dugu!

Nork eskatu ditzake espazioak?

  • Gure hiriarekin loturaren bat duten 16-30 urteko gazteei (udalerrian jaio, bizi, lan egin edo ikasten dutenei).
  • Hiriarekin lotura duten 16 eta 30 urte bitarteko gazteek osatutako kolektibo eta elkarte gazteei.
  • Gazteei zuzendutako proiektuak eta ekimenak garatzen dituzten beste erakundeei.
  • Adingabea bazara, zure amaren, aitaren edo tutorearen baimena archivo pdf besterik ez duzu beharko (sinatuta) espazioko giltzak jasotzean.

Nola egin dezaket eskaera?

vitoria-gasteiz.org/labe

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: