Deialdi artistikoak Labe gazte laborategian

(a)migas de pan

(a)Migas de pan / Lagun-egiak, lagun-ogiak

Gaztea bazara eta esku artean proiektu artistikoren bat baldin baduzu, Labe Gazte Laborategiaren deialdi artistikoetan parte har dezakezu. Gaur egun, '(a)Migas de pan / Lagun-egiak, lagun-ogiak' deialdia dago abian.

Deialdi artistiko honek gazteei aukerak ematea helburu du. Modu horretan aukera ematen zaie haien zirkuitu artistikoa zabaldu eta sare zabalagoa sortzeko. Gainera, estatuko beste toki batzuetako artisten eta sortzaileen artea hirira hurbildu ahal izango da.

Elkarlaneko erakusketa

Deialdi honen bidez, erakusketa bat osatuko da elkarlanean, Labe Gazte Laborategian. Tokiko artista baten obrak eta beste artista baten obrak osatuko dute erakusketa hori. Bigarren artista horrek Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Tejiendo Redes elkartearen lankidetza-esparruan parte hartzen duten udalei egindako deialdiaren bidez parte hartuko du, estatu mailan.

Ez da sorkuntza artistiko baten prozesua bat izango, baizik eta aurkezten den gaia bi proposamen artistikoak lotuko ditu eta hautatutako bi lanak espazio berean elkartuko dira.

Gaia

Adiskidetasun sareak.

Sormen prozesuaren bitartez, lotzen gaituzten lagunarteko ehunen inguruan hausnartzea du helburu. Ehun horiek samurtasunak, bakardadeak, maitasunak, inertziak... iruten ditu, eta elkarrekin sortzeko hamaika aukera eskaintzen dizkigu.

Obrak

Obren garraioari dagokionez, sortzaileak berak arduratuko dira obrak espaziora eramateaz. Gainera, erakusketaren muntaian aktiboki parte hartuko dute. Labe Gazte Laborategiko lantaldearekin batera. Horrela, bere ikuspegi artistikoa zintzo islatuko duela ziurtatuko dugu, eta horrela erakutsiko zaio publikoari.

Hori dela eta, beharrezkoa izango da proposatutako artistek Labe Gazte Laborategira joateko gaitasuna izatea, artelanak lekuz aldatzeko eta erakusketa muntatzeko.

Epeak

  • Deialdia: otsailaren 12tik - Martxoaren 12ra arte (biak barne).
  • Epaia: martxoaren 22an.
  • Koordinazio fasea (obrak jaso, muntaia, etab.): apirilaren 15etik maiatzaren 3ra arte. Data zehatzak artistekin zehazteke.

Inaugurazioa: maiatzaren10a.

Erakusketaren iraupena: maiatzaren 10etik - ekainaren 21era arte.

Bete beharreko baldintzak

  • Parte-hartzailean Gasteizen bizi, ikasi edo lan egin beharko dute eta 18-30 urte bitartekoak izan behar dira.
  • Taldean aurkeztutako proposamenak positiboki baloratuko dira. Kasu honetan taldekide guztiek deialdian eskaturiko adin-baldintzak bete beharko dituzte.
  • Proposatutako lanak amaituta egon behar dute aurkezten diren momentuan.
  • Obra guztiek izan behar dute “laguntasuna” abiapuntu.
  • Pertsona bakoitzak proposamen bat baino gehiago bidali ahalko du.

Erakusketa

Inaugurazioa: maiatzaren 10ean.

Erakusketaren iraupena: maiatzaren 10etik ekainaren 21era arte.

Eskaintzen dugu:

200€-ko katxea.

Nola aurkeztu

  • Amaitutako lanaren dossierra PDF formatuan. Dossierrean hurrengoak zehaztu behar dira: Obraren izenburu eta argazkiak. Sortzaile edo sortzaileen izen-abizenak, adina(k), ibilbidea, bizitokia eta harremanetarako zenbakia.
  • Amaitu gabekoak, aurreko puntuak betetzen ez dituzten proposamenak edo/eta mezu iraingarriak dituztenak ez dira onartuko.
  • Proposamenak bidaltzeko helbidea hurrengoa da: labe@vitoria-gasteiz.org Emaila-ren gaian deialdiaren izenburua idatzi: (a)Migas de pan edo Lagun-egiak, lagun-ogiak.

Argibideak

  • Deialdi hau hutsik geratu daiteke jasotako proposamenak eskatutakora ez badira moldatzen.
  • Diziplina ezberdinetako obrak aurkezu daitezke, betiere espazioan gera daitezkeenak. Hau da, antzerkiak, momentuko interbentzioak edota beste moduko momentuan egindako interbentzioak deialdi honetatik kanpo geratzen dira.
  • Antolakuntzak beretzat gordetzen du proposamen bakoitzetik aukeratutako pieza kopurua mugatzeko eskubidea, erabilgarri dagoen espazioaren arabera.

Espazioaren ezaugarri teknikoak.

Fitxa teknikoaarchivo pdf

Laberen erabilera arauak archivo pdf

Oinarriak pdf-an

(a)migas de pan / Lagun-ogiak lagun-egiak _ oinarriak archivo pdf

Kontaktua

Edozein zalantza izanez gero, 945 16 16 16 (luzapena 3732) telefonora deitu dezakezue.

labe@vitoria-gasteiz.org

vitoria-gasteiz.org/labe

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: