Hirigintza bioklimatiko terminoak lurralde jakin baten, bertako espazio publikoaren eta eraikinen planifikazio integrala adierazi nahi luke, horren bidez bizitza komunitario eta pribaturako inguru egokia sortzeko.
Eskala handiko diseinu horrek kokapen egokia bilatzea, eta ingurune hurbila eta bolumen eraikiak tokiko klimaren eta urtaroen eta eguneko gorabeheren arabera taxuz egokitzea eskatzen du. Faktore anbiental garrantzitsuenak tenperatura, airearen hezetasuna, haizea eta -batez ere- intsolazioa dira. Beraz, bi egoera desberdin horiei eta beren aldaerei erantzun beharko die diseinu bioklimatikoak.
Bi arrazoirengatik:
Bi zatiz osatzen dira hirigintza bioklimatikoko eskuliburuak:
Eguzkia eta haizea kontuan hartuta eraikitzeak onura ugari ditu guztiontzat. Erabiltzaileentzat, murriztu egiten du energia konbentzionaleko gastua, eta aurreztu energia kutsagarriaren kontsumoa, betiere irizpide hauxe aintzat hartuta: gutxien kutsatzen duen energia erabiltzen ez dena da. Sustatzaileentzat, eraikiko dituzten etxebizitzak hiriko CO2 isurketak Europako zuzentarauetako irizpide eta tokiko politiketan ezarritako mailetara egokituko dituztelako. Eta herritarrentzat oro har, hiriko kutsadura anbientala urritzen duelako (ondorioz baita hiriko bero-uharte efektua ere), atmosfera garbiago egongo delako eta guztion osasun-egoera hobetzea dakarrelako.
Bi sarreraz gain, honako eskuliburuak daude, erabileraren araberakoak (gaztelania hutsez daude):
Madrileko Unibertsitate Politeknikoan egin dituzte Gasteizerako propio diseinatutako hirigintza eta praktika bioklimatiko egokiei buruzko eskuliburuak, Gasteizko Udalarekiko hitzarmena bitarte.
Lehen zatian Gasteizko mikroklima eta bere berezitasunak deskribatzen dira, hilez hileko behar termikoak jasotzen dira, eta estrategia garrantzitsuenak azaltzen dira. Berbera da eskuliburu guztietan, espazio publikoari eskainitakoan izan ezik.
Bigarren zatian irtenbideak biltzen dira fitxetan; desberdinak dira kasu bakoitzean, eraikin-motaren, erabileraren eta irizpide funtzionalen arabera. Guztira, eraikuntzarako 100 aukera baino gehiago bildu dira, aldian-aldian egokiena hautatzeko, betiere irizpide funtzional, ekonomiko, estetiko eta konstruktiboen (zailtasunak) arabera.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.