Eskola Kontseiluak- Diru publikoarekin mantendutako ikastetxeetako Eskola Kontseiluetan Udal Ordezkaritza

Eskola Kontseiluak | Diru publikoarekin mantendutako ikastetxeetako Eskola Kontseiluetan Udal Ordezkaritza | Udaleko Eskola Kontseilua | Haur Eskolen Sareko Eskola Kontseilua | Lotura interesgarriak

Eskola Kontseiluan parte hartzen du, gainerako kideekin batera "ikastetxea dagoen udalerriko zinegotzi batek edo udalaren ordezkari batek".

Udal ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoaren itunpeko ikastetxe guztietara zabaldu zen 10/2007 Dekretuaren(Beste leiho batean irekiko da) argitalpena geroztik.

Udaleko Hezkuntza Saila izan da 1988az geroztik ikastetxeetako eskola kontseiluetan parte hartuz irakaskuntza programatu, antolatu eta kudeatzeko eskumena garatzeaz arduratu dena.

Ordezkaritza tekniko instituzional horrek ondorengo funtzioak ditu:

  • Vitoria-Gasteizko Udalaren ordezkaritza instituzionala bete eta Eskola Kontseiluko beste kide bezala parte hartzea.
  • Ikastetxearen eta Udalaren arteko bitartekaritza lana egin.
  • Eskola elkarteak egiten dituen eskaerak bideratu.
  • Ikastetxearen egoerari buruzko informazioa eman Udalari, horrek behar horien arabera egokitutako jarduketa planak diseina ditzan.
  • Udal plangintzaren berri eman ikastetxeari eragiten dion edozein arlotan.
  • Eskola Kontseiluaren kudeaketa parte-hartzailea eta demokratikoa sustatu.
  • Beste eskola elkarte batzuetan izandako esperientziatik abiatuta, Eskola Kontseiluaren lanerako elementu garrantzitsuak eskaini.

Ikastetxeetako zuzendariei dagokien ardura da, OOGko lehendakari diren aldetik, gai horren inguruko deialdiak idatziz eta garaiz jakinaraztea.

icono OOG udal ordezkaritza duten ikastetxeak

pdf Udal ordezkaritza ikastetxeko eskola kontseiluan

icono Udaleko ordezkaritza teknikoa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: