Udalbarrutiaren barnean, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren programazioan kontsultarako, parte hartzeko eta aholkua emateko erakundeada Udal Eskola Kontseilua (UEK). Hau da, hezkuntzaren esparruan herritarrek parte-hartzeko ezarritako organoa da, eta hiriko eskola-elkartea ordezkatzen du.
Gasteizko Udal Eskola Kontseilua partaidetza sozialeko erakunde sektoriala da. Honako eginkizun hauek ditu: eskola-ekimenak babestea, ikastetxe barruko eta kanpoko asoziazionismoa, hezkuntza-komunitateko sektore ez-profesionalak lurraldean koordinatzea eta gurasoentzako prestakuntza-proposamenak egitea, hezkuntza-esperientziak trukatzea, ikasleen ordezkaritza- eta partaidetza-lana aitortzea... Horretarako, Gasteizko Udal Eskola Kontseiluak araudi eta metodologia berriak ezarri ditu, hirian hezkuntza-erreferente izatera iritsi dadin.
Udal Eskola Kontseiluaren parte-hartzaileak
Eskuragarri daude gai-zerrendak eta aktak.
Eskuragarri daude Udal Eskola Kontseiluetarako esteka interesgarriak.
vitoria-gasteiz.org/hezkuntza
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.