Hezkuntza - Eskola Kontseiluak- Udaleko Eskola Kontseilua

Hezkuntza

Eskola Kontseiluak | Diru publikoarekin mantendutako ikastetxeetako Eskola Kontseiluetan Udal Ordezkaritza | Udalerriko Eskola Kontseilua | Haur Eskolen Sareko Eskola Kontseilua | Lotura interesgarriak

Vitoria-Gasteizko Haur Hezkuntzako Udal Eskolen sarearen Antolakuntza eta Funtzionamendu Araudiak pdf sareak Eskola Kontseilu bat izango duela ezartzen du. Parte hartze organo kolegiatua izango da, eta bertan hezkuntzako estamentu guztiak egongo dira ordezkatuta.

Udal Haur Eskolan sareko Eskola Kontseiluaren kideak

  • Alkatea edo hark ordezkatzeko izendatzen duen zinegotzia, zein izango baita kontseiluburua.
  • Udaleko Hezkuntza Saileko zuzendaria.
  • Udaleko Hezkuntza Saileko teknikariak.
  • Haur Hezkuntzako Udal Eskoletako langileen ordezkariak.
  • Gurasoen ordezkariak.
  • Vitoria-Gasteizko Udalean ordezkaritza duten talde politikoen ordezkariak.

Udal Haur Eskolan sareko Eskola Kontseiluaren eskumenak

  • Haur hezkuntzako udal eskoletan haurrak onartzeko prozedura onestea.
  • Ikasturte bakoitzerako onartzen den matrikulazio-araudiari buruzko proposamenak egitea horretarako eskumena duten organoei.
  • Egokitzat jotzen dituen proposamenak egitea, Haur Hezkuntzako udal eskolen gainekoak.

Arauzkoa izango da Sareko Eskola Kontseiluari kontsulta egitea gaia hauei dagozkienetan: 3 urtera arteko haurren zikloaren planifikazioa, oro har, eta bereziki, haur hezkuntzako Udal Eskolen Sarearena.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: