Europa Biltzar Jauregiak kirolari eta negozioei buruzko jardunaldi honen II. edizioa hartuko du
2021eko otsailaren 8an argitaratua
Bizi dugun larrialdi-egoera dela eta, Gasteiz Sport Business 2021 ekitaldi hibridoaren formatupean ospatuko da, saio presentzialak eta birtualak uztartuz. Honek kirol-arloko profesionalen artean piztu den interes handiari erantzutea ahalbidetuko du.
Europa Jauregiak zerbitzu guztiak ditu ekitaldi honen eta antzerakoen ardura hartu ahal izateko, teknologia berrien erabilera handiagoa behar dutenena, hain zuzen. Azken hilabeteetan eraikinean ospatutako gainerako ekitaldiak arrakastaz egin dira bai maila teknologikoan bai biltzar-alorrean, ekipamenduei eta bertako profesionalei esker.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.