Europa Biltzar Jauregiak eta Goiuri Jauregiak bilera profesionalak hartzen jarraitzen dute, COVID-19ren aurkako neurri guztiak betez
2021eko martxoaren 26an argitaratua
Euskadiko Ekoturismo IV. Foroak 20 hizlari baino gehiago bildu ditu eta Katalunia izan da aurtengo helmuga turistiko gonbidatua. Ekitaldiak aukera eman du gai hauei heltzea, besteak beste: natura eta osasuna, ekoturismo irisgarria edo jendetza hartzen duten naturaguneen kudeaketa. Horrez gain, networking bilerak bultzatu dira online. Azken edizio hau, aurreko hirurak bezala, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egin da.
Egungo egoerak ahalbidetzen duen ahalik eta hedapen handiena lortzeko, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak (topaketaren antolatzailea, Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzarekin) edizio honetako hitzaldiek eta master class-ak zuzeneko emankizuna izan dute streaming bidez. Bideoak sektore turistikoaren eta herritarren eskura jarri ditu ere bere YouTubeko kanalean(Beste leiho batean irekiko da).
Kasu honetan bezala, Europa Biltzar Jauregiak eta Goiuri Jauregiak hainbat sektoretako bilera profesionalak hartzen jarraitzen dute beharrezko segurtasun-berme guztiekin, Kontingentziako eta COVID-19aren aurkako prebentzio-neurrien plana betez.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.