Gasteiz Sport Business-en eta Babes zibileko dominen banaketaren arrakasta

Europa Biltzar Jauregian eta Goiuri Jauregian egin dira bi ekitaldien aurrez aurreko saioak, segurtasun-neurri guztiak ezarrita

2021eko martxoaren 2an argitaratua

Gasteiz Sport Business 2021

Gasteiz Sport Business-ek kirol-kudeaketaren arloko 29 profesional eta bertaratutako beste 300 pertsona bildu zituen Europa Biltzar Jauregian. Ekitaldia, otsailaren 25ean, ezarritako segurtasun-neurriei esker egin ahal izan zen: smartphone bidezko sarrera, paperezkoak ekidin ahal izateko; tenperaturaren kontrola, aurpegi-ezagutze teknologiadun kamera baten bidez; leku kopuru mugatua, bertaratutakoen artean eserlekuak hutsik geratuz, eta gel hidroalkoholikoaren erabilera, besteak beste. Meta Final, S.L.-k antolatutako ekitaldiak bere helburuak bete eta hizlarien esperientziak partekatu ahal izan zituen, haien artean Luca Scafati, Euroligako enpresa-eragiketen zuzendaria, edo Maria Tato, Espainiako Futbol Federazioko emakumezkoen futbol zuzendaria.

Goiuri jauregian, bestalde, Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkaritzak Babes Zibileko Merituaren dominak banatzeko ekitaldia egin zuen egun horretan bertan. Kasu honetan ere segurtasun-neurriak ezarrita, topaketari esker, DYA larrialdien kudeaketa integraleko elkartearen, VOST Euskadi larrialdien boluntario digitalen elkartearen eta Edeka-Desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien euskal koordinakundearen lana ezagutarazi zen, pertsonak babestu eta zaintzeko jardunean nabarmendu direnez gero.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.