Europa Biltzar Jauregia ingurune berrira egokitu da, saio presentzialak eta birtualak uztartzen dituzten ekitaldi hibridoekin

2021eko urtarrilaren 18an argitaratua

Osasun-larrialdiak ezarritako mugen ondorioz, biltzar-espazio guztiek formula berriak bilatu behar izan dituzte, pandemia-garaian bildu ahal izateko, eta ezagutzak trukatu eta helarazteko. Horren erakusgarri dira azken hilabeteetan Europa Biltzar Jauregian egin diren ekitaldiak, eta haien artean nabarmentzekoak dira:
- Bideokonferentzia bidezko aldi bereko lantaldeak; horietan 70 pertsonak parte hartu zuten Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen (RECE bere erdal sigletan) gaikako sarearen bigarren saioan.
- Singapurretik igorritako bideokonferentzia, APCE Biltzarrean.
- Mahai-inguru hibridoak, non parte-hartzaile batzuk hitzaldi-aretoan zeuden, eta beste batzuk birtualki konektatzen ziren, Fernando Buesa XVIII. Mintegian.
- Menina 2020 Sarien streaming bidezko emankizuna, Goiuri Jauregiko hitzaldi aretoa plato bihurtu zuena.
Lan egiteko eta komunikatzeko modu berriak, gaur egun Europa Biltzar Jauregian egin daitezkeenak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.