“Vitoria-Gasteiz” Aire Zabaleko XVIII. Pintura Lehiaketaren oinarriak

Data

2024ko uztailaren 20a, larunbata.

Parte-hartzaileak

18 urtetik gorakoak.

Izena ematea

Epea: uztailaren 8tik 18ra (biak barne)

Modua:

Parte-hartzaileek ondoko datuak eman beharko dituzte: izena, lehen eta bigarren abizenak, NAN zkia., jaiotze data, helbidea, herria, posta kodea, harremanetarako telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Era berean deialdiaren oinarriak onartzen dituztela adierazi behar dute.

Gehienez 55 parte-hartzaile onartuko dira. Aukeraketa egiteko, izen-ematearen hurrenkerari jarraituko zaio.

55 izen-emate baino gutxiago egonez gero, lehiaketaren egunean bertan izen-emateak onartuko dira, gehieneko parte-hartzaile kopurura iritsi arte. Horretarako ordutegia 09:00etatik 11:00etara izango da; identifikazio, zigilatze eta zenbaketa prozesuak dirauen bitartean.

Gaia, teknika, formatua eta materialak

  • Gaia:“Arte eta Lanbide Eskolaren 250. urteurrena: haren egoitzak historian zehar”.
  • Teknika: aukerakoa.
  • Neurriak: gutxienez 50 x 35 cm eta gehienez 130 x 97 cm.
  • Parte-hartzaileek beraiek ekarri beharko dituzte armazoia edo euskarria, mihisea edo papera, materialak, eta baita astoa ere, bertan erakutsiko baita lana epaimahaiak eztabaidatu eta erabakia hartu bitartean.

Identifikatzea, zenbakia jartzea eta zigilatzea

  • Identifikatzea, zigilatzea eta euskarrien zenbaketa 09:00etatik 11:00etara izango da, antolatzaileek Peñafloridako Kondearen plazan kokatuko duten arreta gunean.
  • Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du lehiaketan.
  • Obra zuzenean egin beharko da antolatzaileek proposatutako lan-eremuan, eta zonalde horretako txokoren bat irudikatu beharko da; horretarako, hiriaren plano bat emango da adierazitako eremuarekin.
  • Parte-hartzaileei hamaiketakoa banatuko zaie.

Lanak aurkeztea

  • Sinatu gabe edo/eta egilea identifikatzeko balio lezakeen inongo seinalerik gabe aurkeztu beharko dira lanak, 15:00etatik 17:00etara, Peñafloridako Kondearen plazanjarriko den arreta gunean.
  • Jendaurrean ikusgai jarriko dira lanak, Peñafloridako plazan (norberak ekarritako astoan), harik eta epaimahaiak erabakia eman eta sariak banatu arte.

Epaia

  • Artearen alorreko hiru adituk osatuko dute epaimahaia (lehiaketaren egunean bertan emango da horien berri). Ondoren, 19:30ak aldera, sariak banatuko dira Peñafloridako Kondearen plazan, Arte eta Lanbide Eskola aurrean.
  • Epaia jendaurrekoa izango da, eta ezingo da horren kontra jo.
  • Irabazleek lanak sinatu eta antolatzaileen esku utzi beharko dituzte saria jasotzeko, baita sari-banaketa amaitu ondoren beren datu pertsonalak eman ere.

Sariak

Lehen saria: 1.600 euro.

Bigarren saria: 1.400 euro.

“Vitoria-Gasteiz” lehen saria: 1.200 euro.*

“Vitoria-Gasteiz” bigarren saria: 1.000 euro.*

(*) Ohiko bizilekua Araban duten eta aurreko bi sarietatik bat ere jaso ez duten artistak.

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren mende egongo dira sari guztiak, indarrean dagoen legediari jarraiki.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen duen orok oinarri hauek bere horretan onartzen dituela adieraziko du.
  • Sari edo accesiten bat irabazten duten lanak Gasteizko Udalaren jabetza izatera pasako dira.
  • Saritu gabeko lanak sari banaketaren ondoren jaso beharko dituzte egileek. Horrela egin ezean, antolatzaileek egoki jotzen dutena egingo dute haiekin.
  • Sarituen zerrenda udalaren web-gunean argitaratuko da.

Lekua eta mugak

Peñafloridako Kondearen plaza: Lehiaketaren arreta gunea. Erakusketa gunea eta sariak banatzeko gunea.

Mugak:

  • Francisco Juan Aiala plaza
  • Felix María Samaniego kalea
  • Zerkabarren kalea
  • Badaia
  • Jesusen zerbitzarien Fundatzaileen kalea
  • Arriagako atea
  • Ahate iturri plazatxoa (Santo Domingo kalea)
  • Santa Maria kantoia
  • Aiztogile kalea
  • San Frantzisko Xavierkoaren kantoia
  • Eskola kalea
  • Goiuriko plaza
  • Andre Maria Zuriaren plaza
  • Diputazio plaza
  • Probintzia plaza
  • Vicente Goikoetxea kalea
  • Peñafloridako Kondearen plaza
  • Joaquín José Landazuri

Informazio gehiago:

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.