Vital Abenturazaleak: Oinatzak

Noiz
Eguna: 2021/12/11, hasiera ordua: 17:00, amaiera ordua: 19:00
Deskribapena

Orixol NIBE

IGIk abian jarri du Vital Abenturazaleak programa, 12 eta 15 urte arteko gazteei zuzenduriko ekimen berritzailea, xede harturik: izadia ezagutzeko zaletasuna piztea, ingurumenaren aldeko sentimenduak sustatzea, ingurumena errespetatu beharraren kontzientziazioa zabaltzea eta izadia gazteengana hurbiltzea.

Vital Abenturazaleak animalien eta landareen behaketa eta azterketak erakartzen dituen gazteei zuzenduta dago. Programaren bidez gehiago ikasi dute, esaterako, harrapari eta harrapakinen arteko harremanez, izadian musika-instrumentuak egiten, espezieen arteko lankidetza-teknikez eta abar.

Irteeran iraupena desberdina izango da, egitekoaren arabera, eta hilabeteko bigarren larunbatean egingo dira, uztailetik abendura bitartean. Prestakuntza egokia jasoko dute partaide guztiek, eta “Vital abenturazalea” titulua emango zaie, behin egin beharrekoak gainditu ondoren.

Lekua: Ataria

Data: abenduaren 11a, larunbata

Ordutegia: 17:00-19:00

Norentzat: 12 eta 15 urte bitarteko haurrak

Izena ematea: udal webgunean

Hizkuntza: ele bietan

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.