Gasteizko Animaliak Babesteko Zentroaren instalazioak berritzeko eta hobetzeko obrak
Lizitazioaren egoera: gauzatzen ari da.
Dosierra: 2021/CO_SOBR/0025
Aurrekontua: 1.330.000 € (BEZ barne)
Kontratista: UTE QODA - ARANA.
Hasiera: 22/06/20.
Gauzatzeko epea: 12 hila.
Kontrola eta ikuskapena: Plangintza eta Proiektu Zerbitzua (Arkitektura).
Deskribapena
Obra horri esker, zentroa instalazio berriez hornitu ahal izango da, bai animaliei berariaz eskainitako eremuan, bai administrazio- eta albaitaritza-lanak egiten diren eraikinean. ABZren ondoko lursail batzuk ere egokituko dira txakurrentzat.
Zabalkuntza-lan nagusiaren bidez, txakurrei ostatu emateko 32 txakurtegi berri eraikiko dituzte. Txakurtegiek zoru bero-emaileko sistema izango dute beharrezkoa denean txakurrentzako guneak girotu ahal izateko. Eremu horretan itxituren bidez egokitu ahal izango da instalazioetan sartu berriak diren txakurrek koarentena egiteko gunea. Era berean, Animaliak Babesteko Zentroan sartu berriak diren katuentzako koarentenarako gune berria egokituko da haien osasun-egoera monitorizatu ahal izateko. Osasun-arazoren bat detektatuz gero, katu horiek bi gune berritara eramango lituzkete; haietako bat arnas-gaixotasunarekin lotutako kasu espezifikoetarako izango da, eta bestea gainerako patologietarako. Bestalde, koarentena behar bezala amaitu duten katuentzako eta infekziosoak ez diren gaixotasun edo prozesuak dituztenentzako hirugarren gune bat ere aurrez ikusi dute.
Amaitzeko, kanpoan ere gune bat izango dute katuek haien bizimodua erdi-askatasunean egin dezaten. Gune horretako animaliek adoptatu ahal izateko baldintzak beteko dituzte. Gune honek izan ezik, gainerako esparruek girotze-sistemak izango dituzte.
Animaliak Babesteko Zentroa berritzeko proiektuak animalientzako zonalde barruan beste gune osagarri batzuk ere jasotzen ditu.
- Eriondo dauden, ebakuntza ondoren suspertzeko, txakurkumeen kumaldietarako edo zainketa berezietarako gune espezifikoa.
- Txakurrak eta katuak ez diren beste espezie batzuetako animalientzako eremua (hegazti exotikoak, adibidez).
- Hiru biltegi elikagaiak, laneko makina eta tresnak, garbiketa-produktuak, parasito-kontrakoak eta abarrak behar bezala kudeatzeko.
- Garbigailu industriala duen gunea askak eta uraskak zein katuentzako hondar-erretiluak garbitu eta desinfektatzeko. Eremu honetan bertan egin ahal izango dituzte ile-apainketako lanak.
Aldi berean, eraikinaren iparraldean txakurrak paseatzeko eta haien aisialdirako hiru gune berri egokituko dituzte. Haien gutxi gorabeherako azalera 3.500 metro koadrokoa da. Hesituta eta elkarri komunikatuta egongo dira.
Proiektuaren irudiak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.