Udaleko hezkuntza jarduerak: Prestakuntza digitala eta eguneroko tresnak familientzat

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza.

Izen-emate: Programa honetan interesa duen ikastetxeko zuzendaritzak edo, bestela, guraso elkarteak, mezu elektroniko bat bidali beharko du hurrengo fomularioarekin, llorono@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Deskribapena

Jarduera hau inklusioa, ekitatea eta gizarte-kohesioa bultzatu nahi dituen jarduera-ildo baten barruan kokatzen da. Horretarako, familiaren eta eskolaren arteko lankidetza bultzatu nahi da, ikastetxeetan gurasoek aktiboki parte hartuz, haien gaitasunak hobetuz, komunikazioren teknologiekin harremanduta daudenak, eta, bereziki, guraso-gaitasunak garatzearekin eta seme-alabei hezkuntza-laguntza ematearekin lotutakoak.

Teknologia bizitzan, oro har, eta etxeetan, bereziki, oso integratuta dagoenez, familiak erreferente gisa hartuko dituzten prestakuntza-prozesuak sortu behar dira. Prozesu horiek honako hauek izan daitezke: arauak ezartzearekin eta etxean teknologien erabileran kontzientziatzearekin lotutako edukiak, teknologiaren erabileraren ondorioz sor daitezkeen beharrei erantzuteko aukera emango dieten alfabetatze teknologiko-digitaleko prozesuak eta eskolatzean zehar seme-alabei laguntzea.

Jarduera, metodologia parte-hartzaileen bidez garatuko da, konfiantza-gune bat sortuz, non familiek, beren egungo kezka eta beharretatik abiatuta, beren gaitasunak aberastu ahal izango dituzten hezkuntza-erantzukizun eta -zereginei heltzeko eta, horrela, gurasotasun eta herritartasun aktibo baten garapenerantz aurrera egiteko.

Saioetan landu beharreko edukiak hautemandako beharren eta interesen arabera egokituko dira, eta honako hauek har ditzakete barnean:

- Oinarrizko alfabetatze digitala,

- Hezkuntza-esparruko tresna digitaletara hurbiltzea,

- Komunikaziorako eta ikastetxean parte hartzeko formulak eta kanalak,

- Ingurune hurbileko gizarte- eta hezkuntza-baliabideak, inskripzio-formulak...

Baloreak

Formazioa, inklusioa eta ekitatea.

Helburuak

  • Eskola- eta hezkuntza-erabilerari lotutako gaitasun digitalei buruzko prestakuntza garatzea, Gasteizko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako familiei zuzenduta.
  • Taldearen beharretara eta/edo berezitasunetara egokitutako prestakuntza eskaintzea.
  • Teknologia berrien arloko ezagutza garatzea, lantaldeetan oinarritutako metodologia instrumental baten bidez.
  • Konfiantzazko gune bat sortzea, eguneroko beharrak eta kezkak identifikatu eta detektatu ahal izateko.
  • Familiek inguruan dituzten gizarte eta hezkuntza baliabideak ezagutu ditzaten erraztea.
  • Familiek ikastetxean, hezkuntza-programetan eta haien ingurune hurbilenean parte har dezaten sustatzea eta motibatzea.

Hartzaileak

Gurasoak (edo legezko tutoreak) eta adingabeak ardurapean dituzten pertsona helduak.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Lekua: Jarduera ikastetxean bertan egitea izango da lehentasuna eta horretarako eskolak espazioa eta baliabide teknikoak erraztuko ditu.
  • Hasiera-ordua eta iraupena: Gehienez 20 orduko iraupena izango du, iraupena, ordutegia eta egunak ikastetxearekin adostuko dira, parte hartzen duten familien beharretara egokituz.
  • Materialak: Parte-hartzaileek ez dute materialik eraman behar.
  • Gehieneko parte-hartzaile kopurua: 12-15 pertsona
  • Ordainketa: ez
  • Hizkuntza: Gaztelania. Ez da beharrezkoa izango hizkuntza menderatzea, parte-hartzaileen mailara egokituko dira saioak.
  • Parte hartzen duten ikastetxeek eta erakundeek Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko konpromisoa hartzen dute jarduera honetan parte hartzea jakinarazten edo zabaltzen dutenean.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Kultura ta Hezkuntza Saila.
  • Harremanetarako: Lorea Loroño ([telefono:945 16 16 16], telefono-luzapena 6546 / llorono@vitoria-gasteiz.org)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.