Odola ematea oso erraza eta segurua da, ez du min ematen eta profesional espezializatuek egiten dute. Emaileari ez dakarkio inolako arriskurik; lurralde guztiko gaixoei, berriz, sendabidean aurrera egitea dakarkie.
Aldi oro behar izaten da odola eta, hortaz, aldi oro eman beharko da odola. Egunero, Euskadiko ospitaleek eta klinikek odola edo odolaren osagaiak behar izaten dituzte gaixoak zaintzeko, ebakuntza gehienek eta tratamendu mediko askok transfusioak behar izaten baitituzte.
Olagibel Osasun Zentroa, 4. solairua
Jarduera gehiago
Medikuntzaren eta teknologiaren aurrerapenak gorabehera, oraingoz odola ez da fabrikatzen eta, hortaz, pertsonen odol-emate altruistak dira odola lortzeko iturri bakarra. Gainera, odolak eta odolaren osagaiek bizialdi mugatua dute.
Odol-ematea ez da ezbeharrekin edo larrialdiekin lotuta egon behar halabeharrez; eguneroko eta ohiko ekintza izan behar da gure bizitzetan. Odola aldizka ematen badugu bakarrik izango dugu odol nahikoa eta segurua stocken.
Gizonek 4 aldiz urtean eta emakumeek 3 aldiz urtean eman dezakete odola, baldin eta odol-emateen artean gutxienez bi hilabete igarotzen badira.
Informazio gehiago: Euskadiko Odol Emaileen elkartea(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.