Azpiegitura Berdeari buruzko ohiko galderak
Zer da azpiegitura berdea?
Azpiegitura berdea naturguneen eta nekazaritza zein hiriko gune berdeen sarea da, ibaiak eta beste ur masa batzuk barne hartuta, funtzio eta zerbitzu ekosistemiko asko garatzeko gai dena eta ingurumen, gizarte zein ekonomiaren aldetik onura handiak sortzen dituena.
Zein onura eragiten du?
Azpiegitura berdearen espazio eta elementu bakoitzak funtzio zehatzak betetzen ditu, eta funtzio horiek onurak eta zerbitzuak sortzen ditu gizartearentzat. Esaterako basoek, fotosintesiaren bidez, CO2 hustubide handi gisa funtzionatzen dute, klima aldaketa arintzen lagunduz; ur asko metatzen dute arro hidrografikoetako behealdeetan uholdeak saihestuz; eta landareen zein animalien bizileku dira. Labore lurrek gertuko elikagaiak sortzen dituzte eta lurzoruaren emankortasuna mantentzen dute. Hiriko parkeek, aisialdirako toki izateaz gain, birika berde gisa funtzionatzen dute, hiriko kutsadura atmosferikoa murriztuz eta herritarren osasuna eta ongizatea hobetuz.
Azpiegitura berdearen zati guztiak elkarri lotuta daudenean, hobeto funtzionatzen dute eta onura gehiago eragiten dituzte.
Azpiegitura berdearen zati guztiak elkarri lotuta daudenean, hobeto funtzionatzen dute eta onura gehiago eragiten dituzte.
Nolakoa da Vitoria-Gasteizko azpiegitura berdea?
Vitoria-Gasteizko Azpiegitura Berdea honako elementuek osatzen dute: udalerriko gunerik menditsuenak betetzen dituzten baso zabalek, haraneko labore lurrek eta uharte baso txikiek, baltsa eta hezeguneek, ibai eta errekek, heskai eta ibaiertzek, Eraztun Berdeak, eta hiriko parkeek eta beste berdegune batzuek. Espazio eta gune horietako batzuk naturgune babestuak dira, oso kontserbazio egoera onean baitaude.
Natur ondare honek zerbitzu ekosistemiko asko eskaintzen ditu; hala ere, oraindik gehiago hobetu daitezke hobekuntza ekintzak abian jarriz eta espazioen arteko konektagarritasun ekologikoa handituz.
Natur ondare honek zerbitzu ekosistemiko asko eskaintzen ditu; hala ere, oraindik gehiago hobetu daitezke hobekuntza ekintzak abian jarriz eta espazioen arteko konektagarritasun ekologikoa handituz.
Eta Vitoria-Gasteizko hiri azpiegitura berdea?
Vitoria-Gasteizek, biztanleko 46 m2 berdegune izanik, hiriko eta hiri inguruko berdegune gehien duten europar hirien artean dago. Gasteizko HABa osatzen dute Eraztun Berdeak, parke eta lorategiek, kale eta plaza arboladunek, kiroletarako berdeguneek, hiri baratzeek, hirian sartzen diren errekek, bai eta bide azpiegiturei lotutako espazio berdeek (esaterako erdibitzaileek eta biribilguneek). Badaude konbentzionalak ez diren beste berdegune batzuk ere, esaterako hirian erabili gabe geratu diren orubeak eta fatxada zein teilatu berdeak.
Hiri azpiegitura berdeari esker hiria bizigarriagoa da eta erresilienteagoa da klima aldaketaren aurrean, eta positiboki eragiten du jendearen osasunean, airearen kalitatea hobetu, tenperatura epeldu, eta zarata zein estres maila murrizten baititu.

Zergatik da garrantzitsua hiriko berdeguneak naturalizatzea?
Hiriko berdeguneak naturalizatzean, haien landare estaldura (zuhaitzena zein zuhaixkena) handitzen da, sega kopuru handia behar duten belardi azalera handia murrizten da eta Gasteizera hobeto moldatuta dagoen eta ur gutxiago behar duen landaredi autoktonoa sartzen da, kanpokoa den landaredia (batzuetan inbaditzailea) ordeztuz.
Modu horretan bioaniztasuna handitzen da, bai eta hari lotutako onura eta zerbitzu ekosistemikoak (airearen hobekuntza, euri uraren atxikitze hobea...), eta egun hiriko berdeguneen kudeaketa eta mantenimenduak eragiten dituen kostu altuak txikitzen dira.

Zergatik bihurtu nahi dira lursail hutsak azpiegitura berde?
Vitoria-Gasteizek hiri lursail huts asko ditu egun, hiriaren hedatze prozesua moteltzean erabilerarik gabe geratu direnak. Espazio horietan hainbat arazo sortu dira: zikinkeria, hirian hutsuneak sortzea, etab.
Lursail horiek eraldatzean, batez ere udal jabetzakoak diren ekipamenduzko lursailak, behin-behineko erabilera bat emango zaie beren jatorrizko funtzioa hartzen ez duten bitartean. Espaziotan sortzen ari diren arazoak konponduko dira, haien itxura eta beren ingurunekoa hobetuko da, berdegune sarea sendotuko da eta zerbitzu ekosistemikoak gehituko dira.

Zer ari da egiten Gasteizko hiri azpiegitura berdea hobetzeko?
Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategia bat idatzi da, esku hartzea izango duten espazio nagusiak definitu dira eta zenbait proiektu idatzi eta burutu dira. Auzo mailako esku hartzeak ere ari dira gauzatzen, "Azpiegitura Berdea auzoz auzo" ekimenaren bidez.
Hiri basoak sortu dira erdibitzaileetan eta biribilguneetan, kaleko zuhaitz kopurua handitu da, drainatze jasangarriko sistema gisa aritzen diren landare zerrendak instalatu dira, lorategiak berriztu dira soropilak kenduz eta haien ordez kontsumo baxuko tapiz landareak ipiniz, faunarako babeslekuak instalatu dira…
Lursail hutsetan nekazaritzako eta basogintzako laboreak landatu dira (izpilikua, sahatsa...), bai eta hiri baratzeak eta baso jangarriak ere.

Zein dira Vitoria-Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiaren helburuak?
- Hiriko bioaniztasuna sustatzea (landareentzako zein animalientzako habitat egokiak sortuz) eta berdeguneak eta hiri inguruko espazioak elkarri lotzea espazialki zein funtzionalki.
- Hiriko zerbitzu ekosistemikoak emendatzea, prozesu naturaletatik hurbilago dauden hiri metabolismoko prozesuak bultzatuz eta natur baliabideen kontsumoa murriztuz.
- Hiriaren bilbean prozesu eta fluxu ekologiko eta hidrologikoak integratzea, plangintza eta kudeaketa egokiaren bidez.
- Hiriko bero uhartea arintzea, klima aldaketa oztopatzea eta haren aurrean hobeto moldatzeko balioko duten baldintzak eta prozesuak sortzea. Lurraldearen erresilientzia hobetzea eta bere zaurgarritasuna murriztea.
- Berdeguneekin bateragarria den erabilera publikoa sustatzea, aisialdi aukerak handitzea, hiriaren eta landaguneen arteko irisgarritasuna eta konexioak handitzea, kultur ondarea eta paisaia tradizionalak kontserbatzea eta nortasun eta pertenentzia zentzuak zabaltzea.
- Osasuna, ongizate kolektiboa eta hiriaren bizigarritasun orokorra erraztuko duten inguruneak sortzea.
- Naturaren, bioaniztasunaren eta gizartearen arteko harremanaren inguruan eta, batez ere, ekosistemek eskaintzen dituzten ondasunen eta zerbitzuen inguruan (haien balorazio ekonomikoa barne) sentsibilizatzea.
- Garapen ekonomikoa laguntzea enplegu berdearen bidez.
Nola kudeatzen da Azpiegitura Berdearen Estrategia?
Udalaren barneko zeharkako proiektu bat da, hainbat udal sailek elkarlanean lantzen dutena. Hiri Paisaiaren Unitatea da Vitoria-Gasteizko hiriguneko berdeguneak planifikatu, mantendu eta kudeatzeaz arduratzen den azpisaila. Eraztun Berdearen eta Bioaniztasunaren Unitatearekin elkarlanean egiten du lan -biak Ingurumen eta Espazio Publikoko Sailaren mendekoak dira-, hiriko azpiegitura berdearen diseinu eta kudeaketa jasangarriko irizpideak ezartzen.
CEAk aholkularitza lanak egiten ditu, laguntza teknikoa ematen du eta ikerlanak idazten ditu eta, bestalde, sustapenean, zabalkundean eta, parte hartzen prozesuen bitartez, herritarren partaidetzaren alorrean aritzen da. Noizean behin beste azpisail batzuk ere hartzen dute parte; esaterako, Osasun Publikoak ikerlana egin du azpiegitura berdearen eta osasunaren arteko harremana ikertzeko.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.