Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Vitoria-Gasteizko Azpiegitura Berdea
Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdea garatzeko hainbat proiektu lantzen ari dira hiriko leku ezberdinetan, hala berdeguneetan nola kaleetan eta erabiltzen ez diren orubeetan, bai eta eraikinetan ere. Esku-hartzeen helburua hiriko funtzio eta zerbitzu ekosistemikoak hobetzea da, naturan oinarritutako irtenbideak baliatuz.
Hiriko leku zehatzetan berariazko jarduerak egiteaz gain, Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiak auzo mailako proiektu integralen bidez esku hartzea planteatzen du, horiek izan ditzaketen arazoak batera aztertu eta konpontzeko.
Abian dauden proiektuak
- Eskola-patioak naturalizatzea
- Herrandarren kalea berritzea
- Alde Zaharraren naturalizazioa (pdf)
- Holisoils
- Mendebaldea
- Konposta hiriko lorategietan
Amaitutako proiektuak
- Hiriko Azpiegitura Berdea auzoz auzo: Lakuako berdeguneak eta lursail hutsak naturalizatzeko proiektua.
- Gasteiz hiribidearen eraberritzea.
- Europa biltzar etxeko fatxada Berdea.
- "Eraztun Berderako 250.000 zuhaitz eta zuhaixka. Etorkizuneko sustraiak" proiektua.
- Laminazio putzua Olarizu ibaian.
- Uholdeetarako ubidea Zadorra ibaian (Eskalmendi-Gamarra zatia).
- Salburuko hezeguneen ingurumen lehengoratzea eta funtzio hidraulikoa berreskuratzea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.