Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Vitoria-Gasteizko Azpiegitura Berdea

Banner del CEA

Parte hartze prozesua

CEAk eta Udaleko Ingurumen eta Espazio Publikoko Sailak (Zabalgana Batuz(Beste leiho batean irekiko da) elkartearen laguntzarekin), herritarren parte hartzerako prozesu bat ipini dute abian Zabalganeko berdeguneak eta lursail hutsak Azpiegitura Berdearen filosofia erabiliz hobetzeko ideiak eta proposamenak biltzeko asmoz.

Prozesu hau Vitoria-Gasteizko Azpiegitura Berdea auzoz auzo garatzeko ekimenean dago sartuta. Udala auzoetako berdeguneak eta espazio hutsak eraldatzeko abian jarri duen prozesua da aipatutako proiektua, esperientzia pilotu gisa Lakua auzoan garatzen hasi dena. Orain hiriko beste auzo batzuetara hedatzea pentsatu da, Zabalganetik hasita, eta horretarako hasieratik eduki nahi da auzokideen eta gizarte elkarteen parte hartzea.

Prozesu parte hartzailearen saio baten ikuspegia

Lehen saioa

Saio honetan Vitoria-Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdearen auzoz auzoko proiektua azaldu zen, Lakuan egiten ari diren ekintza zehatzak deskribatu ziren, eta Zabalgan auzoan eta inguruko auzoetan azpiegitura berdeen funtzioaren inguruan egindako ikerlan baten emaitza nagusiak erakutsi ziren.

Auzoaren premiak eta balizko proposamenak zuzenean lantzeko erreferentzia gisa erabil dateizkeen hainbat gako jarri ziren mahai gainean.

Informazio gehiago

Bigarren saioa

Saio honetan Lakua auzoa bisitatu zuten parte hartzaileek, bertan gauzatzen ari den proiektuaren barruan egindako zenbait lan ezagutzeko.

Informazio gehiago

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.