Udal hezkuntza jarduerak - Zuhaitzak zure hirian: hiriko berdeguneak eztabaidagai

Medio ambiente actividades educativas

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza

Izena eman online

Azalpena

Ideia-jasa batekin hasiko da, hiriko zuhaitzei buruz dagoen informazioa ezagutzeko. Ondoren, ibilbide bat egingo da zentroaren inguruan, hiriko zuhaitzak eta haien egoera aztertzeko (espezieak, tamaina, osasun-egoera, lotutako arazoak, etab.). Azkenik, rol-joko bat egingo da, eta ikasleak taldetan banatuko dira, hiriko zuhaitzekin zerikusia duten agenteak ordezkatuz. Taldeek, emandako informazioan oinarrituta, beren argudioak prestatu eta aurkeztuko dituzte, eta eztabaida bateratu batean defendatuko dituzte.

Unitate didaktikoa: Zuhaitzak zure hirian: hiriko berdeguneak eztabaidagai

Balioak

Iraungarritasuna.

Helburuak

  • Espiritu kritikoa garatzea, herritar arduratsu gisa.
  • Hainbat ikuspuntu barneratzea eta argudioen bidez eztabaidatzeko gai izatea.
  • Hiriko zuhaitzen hainbat alderdi eta haien ezaugarri nagusiak ezagutzea.
  • Udaleko hiri-zuhaitzen kudeaketa eta horren justifikazioa ezagutzea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Antolamendua

  • Lekua: Ikastetxea eta bere ingurunea.
  • Egutegia: 2025eko urtarrilaren 9tik 22ra arte.
  • Ordutegia: 09:00 - 12:00.
  • Iraupena: 3 ordu.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
  • Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.

Informazioa

  • Inskripzioari buruzko informazioa posta elektronikoz bidaliko zaie inskripzioa egin dutenei.
  • Antolatzailea: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
    • Harremanetarako: Moisés Ruiz de Azua
    • Telefonoa: 945 161616 Luz. 3386
  • E-posta: mruizdeazua@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.