Udal Hezkuntza Jarduerak – Gasteizko natura ezkutua

Medio ambiente actividades educativas

Ikasurtea: 2024-2025 / Gaia: Ingurumena

Izena eman online

Deskribapena

"Gasteizko natura ezkutua"

Ingurumenaz hitz egiten dugunean, hirietatik urrun dauden naturgune handietan pentsatzen dugu. Hala ere, pixka bat erreparatzen badiogu, natura gure hirian ezkutatuta ikusi ahal izango dugu; landare eta animalia aniztasun handia, eta egunero elkarrekin bizi gara. Horiek aurkitzera animatzen zara? Seguru sorpresa bat baino gehiago hartuko dugula.

Naturaleza ocualta de Gasteiz. Actividades Educativas Municipales

Helburuak

  • Jolastu, erlazionatu, parte hartu eta ikertzeko espazioak eskaintzea.
  • Zenbait eduki ikastea, jolasen eta jostailuen bidez.

Hartzaileak

LHko 3., 4., 5. eta 6.

Antolamendua

  • Lekua: ludotekak eta ludoklubak (gizarte etxeetan).
  • Egutegia: 2024ko urriaren 28tik 2025eko maiatzaren 31ra arte.
  • Ordutegia:
    • ABETXUKU: Asteartea eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • ALDABE: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • ARANA: Asteartea (15:30 - 16:30)
    • ARIZNABARRA: Asteartea (9:30 - 10:30 eta 10:45 - 11:45)
    • ARRIAGA: Asteartea (9:30 – 10:30) eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • HEGOALDE: Astelehena eta asteartea (15:30 - 16:30)
    • IBAIONDO: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • IPARRALDE: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • JUDIMENDI: Astelehena (15:30 - 16:30) eta osteguna (9:30 - 10:30)
    • LAKUA: Astelehena (9:30 – 10:30 eta 10:45 - 11:45)
    • LANDATXO: Asteartea (15:30 - 16:30)
    • PILAR: Asteartea eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • SALBURUA: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • ZABALGANA: Ostirala (9:30 - 10:30 eta 10:45 - 11:45)
  • Iraupena: ordubete.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 25 pertsona taldeko.
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania.

Ludolandek eta Ortzadarrek (eskola@utelo.es ) osatutako UTEk ludoteka eta ludoklubetan egiten diren jarduerak kudeatzen ditu.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: eskabide orria betetzea, bat bisita bakoitzeko.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak:
    • Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
    • Bi taldek batera egin dezakete bisita, baldin eta 25 laguneko edukiera gainditzen ez badute.
    • Eskabidea onartu ondoren jarduera horretara joaterik ez badago, gutxienez hiru egun baliodun lehenago jakinarazi beharko da.
    • Taldea aurreikusitako datan agertzen ez bada eta behar bezala justifikatzen ez badu, ezin izango du beste data batean parte-hartu.
    Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.