Hidrogenoa garraiatzeko sare berria Araban: herritarren parte-hartzearen fasea

2025eko azaroaren 25ean argitaratua

Enagás enpresak 52 kilometroko hidrobidea eraikiko du Araban, hidrogeno berriztagarria garraiatzeko. Trazadura hori Euskadin aurreikusitako 160 kilometroko sarearen zati izango da, eta Hidrogenoaren Espainiako Enbor-sarearen parte izango da. Lerrokatuta dago Europak daukan araudiarekin, petrolioaren, gas naturalaren eta beste erregai fosil batzuen erabilera murrizteko.

Proiektua ezagutarazteko eta herritarren ekarpenak jasotzeko, parte-hartze publikoaren fasea irekiko da, eta hiru ekintza egingo dira Gasteizen:

  • Informazio-puntua eta liburuxkak ematea. 2025eko abenduaren 9an, asteartea, 09:00etatik 14:00etara, Santa Barbara plazan.
  • Jardunaldi parte-hartzailea. 2025eko abenduaren 16an, asteartea, 12:00etatik 14:00etara, San Martineko Udal Bulegoetako ekitaldi aretoan.
  • Ekarpenetarako postontzia. 2025eko abenduaren 16tik 23ra, 08:30etik 14:00etara, San Martineko Udal Bulegoetan.

Folleto archivo pdf

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.