Interview, de agua y arena

Interwiev, urez eta ondarrez
  • 2026/02/26
  • 19:30 - 20:40
  • Jesús Ibáñez de Matauco (Hegoalde Gizarte Etxea)
  • Publiko guztiak. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik
  • Gaztelania

Telmo Iruretak zuzendutako "De Agua y Arena" ("Urez eta ondarrez") film laburrean oinarritutako muntaia.

Zuzendariaren oharra:

Amak, Isabel Uriak, idatzi zion eskutitz eder batetik abiatuta, gure Telmo Irureta maiteak."De Agua y Arena" izeneko film labur ederra zuzendu eta ekoitzi du. Garuneko paralisiaz hitz egiten du, nola eta noiz etorri zitzaion, familiak nola har tu zuen, eta berak nola egokitu behar izan duen inork imajinatzen ez zuen “ beste bizitza” horretara.

Tentazioan film laburra ikusi genuen eta gustatu egin zitzaigun. Horrenbeste gustatu ere, gehiago jakin nahi izan genuela. Horregatik proposatu genion Telmori zuzeneko formatu ezohiko eta berezi bat ekoiztea Dorleta Urretabizkaiarekin batera, zeinetan, laburra ikusi ondoren ikusleek ere parte hartuko baitzuten “interview ” baten bitartez eta “elkarrizketatzaile” hurbil eta konplize baten laguntzaz, protagonistari buruz gehiago jakiteko. Esan gabe geratu zitzaizk on gauza horiek guztiak konta diezazkigun, baita prozesua nolakoa izan den eta zer zailtasun eta poz ekarri dizkion ere. Eta berari buruz hitzegin diezagun, horixe baita gustatzen zaiguna. Orduak eta orduak emango genituzkeelako Telmori entzuten, hura sentitzen, bere barreaz eta umoreaz kutsatzen... azken batean, bizitza berak bizi duen bezala bizitzen ikasten.

Eskerrik asko, Telmo!!

MIREIA GABILONDO 

interview archivo pdf

Sarbidea

Sarrerak(Beste leiho batean irekiko da)

15€

Kontsultatu deskontuak 

  • Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
    • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
    • Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Abendauren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Informazio gehiago

Fitxa Artistikoa

Egileak: Telmo Irureta, Mireia Gabilondo

Zuzendaria: Mireia Gabilondo

Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués

Antzezleak: Telmo Irureta, Dorleta Urretabizkaia

Argiztazpen Diseinua: Daniel Bernués

Jantzitegia: Ana Turrillas

Ekoizpena: Paola Eguibar

Banaketa: Portal 71

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Kolaboratzailea:

Euskara gara - Korrika kulturala(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.