800 bizikletarik erantzun diote Bizikleteroak elkarteak eta CEAk sarean bultzatutako inkestari

2019ko apirilaren 9an

Parte hartu dutenetatik erdiek lanera joateko erabiltzen dute bizikleta, eta bizikleta-erabiltzaileek garraiobide hori erosoa eta azkarra delako baloratzen dute gehien bat.

800 pertsonak erantzun diote Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Gasteizko Bizikleteroak elkarteak sarean bultzatu duten inkestari. Ekimen hori urteko lankidetza-hitzarmenaren barruan sartzen da.

Galdetegiari erantzun dioten pertsonek egunerokotasunean erabiltzen dute bizikleta eta, hortaz, biztanleriaren sektore horren adierazgarri dira lortutako emaitzak. Inkesta egin duten pertsonen erdiek, gutxi gorabehera, lanera joateko erabiltzen dute bizikleta, eta % 20k, errekaduak egiteko. Ehunekoen arabera ordenatuta, hurrengo bi arrazoiak aisialdia eta kirola dira.

Bizikleta erabiltzeko motibazioei dagokienez, aipatuenak azkartasuna (% 54) eta erosotasuna (% 39) dira. Hein txikiagoan aipatu dira ondoko faktore hauek: kutsatzen ez duen garraiobidea izatea, ariketa fisikoa egitea eta merketasuna.

Bizikletentzako hiriko azpiegiturei dagokienean, inkestagileek uste dute, sarea hedatzekotan, hobe izango zela bizikleta-bideak zirkulazioaren noranzkoan jartzea (% 41) edo bide bereiziak egitea (% 42). Inkestatutako pertsona gehienek diote autoek deserosotasuna eragiten dietela bizikletaz dabiltzanean. Beste bizikletarien jokaerei erreparatzean, ibilian dabiltzala mugikorra erabiltzea eta gehiegizko abiadura hartzea dira gehien gaitzesten dituzten jarrerak.

Jendea bizikleta sarriago erabiltzera animatzeko faktore eraginkorrenak klima hobetzea eta bizikleta bideen sarea hedatzea lirateke. Inkestan beste alderdi batzuk eta aztertu dira, besteak beste, bizikleten lapurretak, intermodalitatea, aparkatzea eta 16 urtetik beherakoek bizikleta erabiltzea.

Bikefriendly inkesta

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: