Desgaitasun egoeran dauden pertsonak: nola aipatu behar ditugu? - Terminologia eredua
“Desgaitasun egoeran dauden pertsonei erreferentzia egiten dien terminologia” izeneko dokumentu honen asmoa hausnarketarako zenbait gako elkar banatzea da, gure jarrera zein portaeren analisian eraginez eta barneko estereotipo zein irudipenak gaindituz, eta aldi berean, desgaitasun egoeran dauden pertsonekin berdintasunean eta errespetuz jokatuz. Modu honetan, helburua komunikatzeko erak eta hizkuntzaren erabilera eraldatzea da, desgaitasun egoeran dauden pertsonen eta egoera horretan ez dauden pertsonen arteko harremanak landuz.
“Desgaitasun egoeran dauden pertsonei erreferentzia egiten dien terminologia” dokumentua 2018ko urrian martxan jarri zen parte-hartze prozesuaren emaitza da, zein Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua eta Aniztasun Funtzionalaren Mahaiaren artean gauzatu zen.
Dokumentuaren inguruan
Dokumentu hau edozein pertsonarentzat irisgarria izan dadin horrela aurkeztu da: irakurketa errazeko bertsioan eta jatorrizko bertsioan. Horrela, arrazoi fisiko, psikiko edo sozialengatik, irakurtzeko zailtasunak dituen edozein pertsonari kultura edo informazioa irisgarri egitea da asmoa..
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.