Udal Musika Bandaren Abonamendu denboraldia 26-27

Existentziaren soinua denboraldiak ibilbide musikal bat proposatzen du giza esperientziaren dimentsio handi batzuetatik.

Hamar kontzertutan zehar, Vitoria-Gasteizko Udal Musika Bandak bizitzaren arku zabal bat zeharkatzera gonbidatzen du publikoa: unibertsoaren sorreratik eta lehen mitoen agerpenetik hasi eta gatazkaraino, espiritualtasuna, oroimena, identitatea, irudimena eta transzendentziaren bilaketa.

Kontzertuak

Liburuxka

Erosi sarrerak eta abonamenduak

2026ko irailaren 8an 16:00etatik aurrera:

  • Agendatik erosi ditzakezu.
  • Telefonoz, Antzoki Sarera deituz, 945 16 10 45
  • Leihatilean: Turismo Bulegoan kokatua, Plaza Berrian. Ireki baino 30 minutu lehenagotik hartu daiteke txanda. Ikusi ordutegiak.

2026ko uztailaren 22tik aurrera.

Abonamenduak agortuta.

Existentziaren soinua

Musikak beti lagundu dio gizakiari mundua eta bere lekua ulertzeko ahaleginean. Lehenengo mitoetatik bizitzako galdera handietaraino, gizakiak soinua erabili du gauzen jatorria azaltzeko, bizitza ospatzeko, emoziorik sakonenak adierazteko eta ahaztu behar ez dena gogoratzeko.

Programa bakoitza soinu-kontakizun honen kapitulu gisa ulertzen da: garai, iruditeria eta sentsibilitate desberdinak zeharkatzen dituen bidaia, baina beti sakoneko galdera berari eusten diona: zer den existitzea eta musikak esperientzia hori ulertzen nola lagun diezagukeen.

Kontzertuen segida soil bat baino gehiago, denboraldiak existentziari buruzko narrazio musikal bat planteatzen du, non soinua mundua bizitzeko, iragana gogoratzeko, nor garen ulertzeko eta nor izatera irits gaitezkeen irudikatzeko modu bat bihurtzen den.

Bandaren Kontaktua

945 16 11 34

tecnicobanda@vitoria-gasteiz.org

www.vitoria-gasteiz.org/banda

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.