Udaleko hezkuntza jarduerak - Haur eta nerabeentzako parte hartzeko foroak

Parte-hartzea sustatzea
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Herritarren parte-hartzea sustatzea

Izean eman online

Deskribapena

14 urtera arteko neska-mutilentzako jarduera.

Jarduera honen bidez, elkartzeko eta parte hartzeko talde iraunkorrak sortu nahi dira, neska-mutilek beren iritziak adierazi, itxaropenak partekatu eta interesatzen zaizkien edo haiengan eragina duten udal gaiez proposamenak landu ditzaten, hiriaren parte aktibo eta erantzule diren aldetik.

Foro bakoitzean egindako lanaren emaitza beste neska-mutil batzuekin partekatuko da, Haur eta Nerabeen Elkargunean, horretan foro bakoitzaren ordezkariak izango baitira.

Proposamenak eta ondorioak behar diren espazio, organo, batzorde eta abarretara helaraziko dira, ezagutarazi eta udal politiketan kontuan hartzerik izan dezaten, baita gauzatu ere.

Balioak

Parte hartzea, ekitatea eta erantzukizuna.

Helburuak

  • Umeek parte-hartzea eskubide eta erantzukizun gisa landu dezaketen gune bat sortzea.
  • Haur eta nerabeek parte hartzeko bideak ezarri eta parte hartzeko prozesuak sorraraztea.
  • Hiriarekiko eta beren buruarekiko erantzukizunez aktiboki parte hartzeko gai diren pertsonak prestatzea.
  • Udal jarduera planifikatzerakoan hiriko neska-mutilen ikuspegia kontuan hartzea.
  • Umeen iritziak eta ikuspuntuak ezagutu eta balioestea, haiei eragiten dieten udal erabakietan aintzat hartze aldera.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (4., 5. eta 6. mailak) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: eskatzen duen ikastetxean.
  • Egutegia: eskaera eta lekuen arabera.
  • Ordutegia: talde bakoitzeko saio kopurua doitzeko aukera dago, hilean gutxienez saio bat eginez (saio bakoitzak ordubete irauten du).
  • Materialak: hezitzaile taldeak behar duten dokumentazioa emango die parte-hartzaileei.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: udalaren web-orriaren bitartez egiten da.
  • Oharrak: Izena eman den hurrenkeraren eta aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.Izena emateko fitxan, ikastetxeak nahiago dituen ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta parte hartuko duten neska-mutilen kopurua ere.

Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua.

Telefonoa: 945/161379.

Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.