Zeinu hizkuntzara hurbiltzea - Udaleko Hezkuntza Jarduerak

Convivencia y Diversidad

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta Aniztasuna

Izena eman online

Azalpena

Tailer honen helburua hezkuntza-komunitatea gorren errealitatearen inguruan sentsibilizatzea da. Horretarako, ikusarazi egiten ditu entzuleek eguneroko bizitzan gorrei ezartzen dizkieten komunikazio-oztopoak, eta haiekin komunikatzeko moduak ezagutarazten ditu, zeinu-hizkuntzaren oinarrizko nozioen bidez.

Balioak

Gizalegea, ekitateta, inklusioa.

Helburuak

  • Aniztasunaren kultura sustatzea.
  • Entzumen urritasunarekiko sentsibilitatea eta gorren komunitatearen ezagutza.
  • Zeinu Hizkuntzaren (LSE) oinarrizko hiztegia ezagutaraztea.

Hartzaileak

DBHko, DBHOko eta HHIko ikasleak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean bertan.
  • Egutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hizkuntza: euskara edo gaztelania eta Zeinu Hizkuntza.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: Aldez aurretik izena eman behar da.
  • Ordaintzekoa: ez
  • Oharrak: izena-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Laguntzailea

  • Koordinatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Kolaboratzailea: Arabako Gorrak Elkartea
  • Harremanetarako: Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua 945 16 20 23 / bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.