Udaleko Hezkuntza Jarduerak – KONTSUMOPOLY: Kontsumoari buruzko simulazio-jokoa
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza
Deskribapena
Jarduera simulazio-joko batean oinarritzen da: Kontsumopoly, Monopoly mahai-joko ezagunaren egokitzapena.
Parte-hartzaile guztiek diru bera izango dute hasieran, eta eguneroko bizitzan beharrezkoak diren ondasunak erosten joan beharko dute: arropa, janaria, teknologia (mugikorrak, tabletak, ordenagailuak), jatetxe-zerbitzuak edo bestelakoak. Erosketetan egindako aukeren arabera, planetari kalte egingo diote edo ez, eta hori kontuan hartuko da taulako laukitxoetatik aurrera egiteko orduan.
Adibidez, arropa merkea erosi badut, Txinako internet bidezko merkataritza-plataforma handi batean, norbait nire laukian erortzen denean, nik ordaindu egin beharko diot jokalari horri edo Guztion Onerako Elkarteari (banku moduko bat), ingurumenari egiten ari natzaion kalteagatik. Ni gero 0km-ko barazkiak erosi dituen kontsumitzaile arduratsu baten laukitxo batean erortzen banaiz, aukeratu ahal izango dut ordaindu edo aholku-txartel bat jaso, erabiltzeko konpromisoa hartuta.
Jardueraren iraupena 2 ordu ingurukoa da. Baina, kasu batzuetan, laburragoa izango da, bi eskola-saiok irauten duten denboran garatuko baita, ikastetxe askotan 50 minutukoa dena.
Baloreak
Erantzunkizuna.
Helburuak
- Nerabeen erabakitzeko gaitasuna sustatzea, kontsumitzaile arduratsu gisa espiritu kritikoa garatzea ahalbidetuko dieten baliabideak, ezagutzak, trebetasunak, hausnarketak, ikaskuntzak eta balioak emanez.
- Kontsumitzearen garrantzia erakustea, eta horrek dakartzan inplikazioak ez bakarrik ekonomikoak, baizik eta sozialak eta batez ere ingurumenekoak.
- Kontsumo iraunkorreko alternatibak eskaintzea, ikasleek beren bizitza pertsonalean eredutzat eta erreferentziatzat har ditzaten.
Hartzaileak
Derrigorrezko Lehen Hezkuntza (5. eta 6. mailak), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2. mailak).
Antolamendua
- Lekua: ikastetxea.
- Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
- Ordutegia: eskola bakoitzekoa.
- Iraupena: 60/50 minutuko 2 saio.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
- Prezioa: doan.
- Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua.
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.