Kerik gabeko guneak
Gasteizko Udalak ingurune osasungarriago baterantz urratsak egiten jarraitzen du, Kerik Gabeko Guneen Euskadiko Sareko kide den aldetik. Osasun-estrategia horri atxikitzearen helburua tabakoaren kontsumoa murrizteko bidean aurrerapausoak egitea da, eta gune publiko gehiagotan ez erretzea gomendatzea.
Kerik Gabeko Guneak ekimenaren bidez, hiri-giro osasungarriagoa lortu nahi dugu, tabako-kontsumoari “normaltasunaren “kutsua” kentzea, eta ingurumena hobetzea.
Kerik gabeko gune gehiago gehitzen diren neurrian, tabakoa kontsumitzen hasteko adina atzeratzen eta esposizio pasiboa desagerrarazten lagundu nahi du, batez ere adingabeen eta pertsona kalteberen artean.
Kerik gabeko guneak Gasteizen
Hauek dira Gasteizen kerik gabeko guneak:
- TUVISAren markesinak
- Mendizorrotzeko kirol esparrua
- Gamarrako kirol esparrua
- Gizarte-etxe, San Martineko udal-bulego teknikoen eraikinaren eta autobus geltokiaren inguruak
Horrez gain...
Munduan, tabakoa da prebenitu daitekeen heriotza-kausa nagusia
Erretzeak osasunean dituen ondorio negatiboak ondo dokumentatuta daude, baita herritarren artean ondo zabalduta ere. OMEren datuen arabera, urtero 8 milioi pertsona baino gehiago hiltzen dira munduan tabakoa kontsumoaren ondorioz; horietatik milioi bat erretzaile pasiboak dira.
Zigarrokinak dira elementu kutsatzaile ugarienak munduan
Botilak eta plastikozko ontziak baino zigarrokin gehiago dago munduan. Zigarrokinek 10 urte behar dituzte degradatzeko, desagertzeko. Zigarrokin bakoitzak 10 litro itsas-ur inguru eta 50 litro ur geza kutsa ditzake, mundrunak eta beste substantzia toxiko batzuk dituelako.
Lankidetza Minbiziaren aurkako Elkartearekin
Minbiziaren aurkako Arabako Elkarteak parte hartzen du kanpaina honetan: adikzioen alorrean trebatutako boluntarioak herritarrengana hurbiltzen dira, herritarrak erretzearen arriskuen inguruan sentsibilizatzeko, eta ohitura horren prebentzioan jarduteko. Horrez gain, informazio-liburuxkak banatzen dituzte, eta informazioa zabaltzen dute komunikabideen (irratia) eta sare sozialen bidez.
Tabako Kerik Gabeko Guneen Euskadiko Sarea
Tabakismoaren epidemia murrizteko estrategia bat da. Sarearen helburua da inor tabako-kearen eta hortik eratorritako produktuen eraginpean ez egotea.
Informazio gehiago hemen: www.euskadi.eus/kerik-gabeko-euskadi/
Hedapen-kanpainia
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.