Irisgarritasunari buruzko ohiko galderak

1.  Zenbateko iraunaldia dauka planak? Sarri eguneratzen al da?
Irisgarritasun planek lau urteko jarduera-programak hierarkizatzen dituzte, hiria egokitzeko lanen gastua guztira betetzeko behar beste aldiz, betiere delako Udalaren urteko finantziazio-gaitasunaren edo jaso ditzakeen diru-laguntzen arabera. Etengabe berraztertzen eta eguneratzen da; izan ere, irisgarritasuna kontzeptu aldakorra da, aldian-aldian hirian egiten diren jardueren arabera.
2.  Zer da Irisgarritasun Plana?
Hiriak irisgarritasunaren alorrean (eraikuntzan, garraioan eta komunikazioaren esparruetan) dauzkan gabeziak eta hutsak aztertu, egokitzapen-jarduerak proposatu, jarduera horien aurrekontua prestatu eta etapa-plan batean zehatutako lehentasunen arabera denboran zehar kokatzen dituen dokumentua da.
3.  Zein irizpideren arabera lehenesten ditu Irisgarritasun Planak jarduera jakin batzuk beste batzuen aurretik?
Lehentasunak Planak berak ezartzen ditu etapa-plana bitarte, betiere ibilbide eta instalazio erabilien, interes handieneko ekipamendu, garraio publikoko linea erabilienen. Oro har, Planak intentsitatea, beharra edo premiagatik proposatutako jarduerak lehenesten dira.
4.  Nola zehazten dira lehentasunak irisgarritasun eza araudian jasotzen ez den kasuetan?
Udalak egoera jakin bakoitza baloratuko du; premiazko arrazoirik balego, aintzat har lezake eskaera, baita programatik kanpo ere, edo planean sartu etaparen batean.
5.  Udal aurrekontuan ba al da aurrekontu-partida finkorik irisgarritasuna hobetzeko?
Bai, Bide Publikoan 300.000 ko partida dago, traba urbanistiko eta hirigintzakoak kentzeko partidaren kontura.
6.  Zer egin behar dut nire ustean oinezkoen pasabideren edo espaloiren batek irisgarritasun-baldintzak hobetzea eskatzen badu?
Eskabidea ohiko bideetatik egin behar da, hau da, idatziz edo 010 zenbakiaren bitartez. Udalak baloratuko du, eta ondoren erabakiko du eskaera onetsi edo ezeztu egingo den. Onetsiko balitz, eta lau urteko planean sartuta balego, plan horren gauzatu arte itxarongo litzateke, eta ez balego, eskura legokeen aurrekontuaren arabera jokatuko.
7.  Eraikin ofizialetan, zein alturatan egon behar dute braillez idatzitako kartelak, irakur ahal daitezen?
Eusko Jaurlaritzaren 68/2000 Dekretuaren IV. eranskinaren (Komunikazio-sistemetako irisgarritasun-baldintzak) arabera 1,50 eta 1,70 metroen artean egon behar du, baina Eraikuntzaren Kode Tekniko berriaren Erabilera eta Irisgarritasuneko Segurtasunari buruzko Oinarrizko Agiriak (gaztelerazko siglak: DB-SUA) 0,80 eta 1,20 metroen artekoa agintzen du.
8.  Udal bulegoetan ba al da zeinu hizkuntzaren itzultzailerik?
Oraintxe bertan ez, baina Udalak hastapen ikastaroa egingo du ARABAKO GORRAK elkartearekiko hitzarmen edo akordio bidez, jendaurreko hainbat udal langile gutxieneko ezagutzez jantzi asmoz. Bestalde, Udala harremanetan jarri da Gipuzkoako Aldundiarentzat bideo-konferentzia bide zeinu hizkuntzaren itzulpen zerbitzua kudeatzen duen enpresarekin, Udalari zerbitzu horrek zenbat kontatuko zaion eta baldintza ekonomikoak eskatzeko.
9.  Eska al diezaioket Udalari nire etxe-atariko traba arkitektonikoak kentzeko?
Bai, bada atariak egokitzeko eta irisgarritasun-agiriak emateko partikularrei aholkularitza zerbitzu bat.
10.  Ba al da diru-laguntzarik etxebizitza partikularretan traba arkitektonikoak kentzeko?
  • Udalak laguntzak ematen ditu Gasteizko Hirigune Historikoan etxebizitzak eta bizitokietarako eraikinak birgaitzeko ekintzak. Interesik gabeko hipoteka maileguak dira. Mailegua benetan ematen denetik hamar urteko epearen barruan etxebizitza eskualdatzen bada, itzuli egin beharko dira; epe horretan etxebizitzaren jabetza mantentzen bada, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzatzat joko dira automatikoki.
  • Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak (ETXEBIDE) laguntzak ematen ditu urtero. Gainera, Foru Aldundiak ere laguntzak ematen dizkiete Arabako Foru Aldundiaren Balioesteko Zentroak egiaztatutako ezintasunik duten pertsonei.


11.  Zer egin behar da ezinduentzako aparkatzeko txartela eskatzeko? Non eta nola tramitatzen da?
Herritarrei laguntzeko bulegoetan tramitatzen dira.
12.  Ezinduentzako aparkatzeko txartelak, iraunkorrak dira, edo berriztatu beharrekoak?
Herritarrei laguntzeko bulegoetako langileek argitzen dituzte era horretako zalantzak.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: