Gorpuzkiak ikerkuntza edo irakaskuntzarako eskatzea

Medikuntzako ikasle edo profesionalek hezurtegi komuneko gorpuzkiak eskatzea, ikerketa edo ikasketa asmoz.

Dokumentazioa | Izapidetzea

Dokumentazioa

  • Eskabide orria.
  • Osasun baimena. Osasun Publikoaren Zuzendariordetza (Done Jakue kalea, 11) eskatu behar da.
  • Eskatzaileen nortasun agirien kopiak.

Zenbatekoa

Indarreko 6. Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen Ordenantzan zehazten duenaren arabera. (6.12 arau fiskala. Hileta-Zerbitzuak Eskaintzeko Tasaren Araua).

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo, baita 010 (edo 945 16 11 00) argibideetarako telefonora ere.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: