Don't be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik
Udalaren hezkuntza jarduerak, 2021-2022 ikasturtea -
Azalpena
Ekitaldi honek uztartzen ditu ikus-entzunezko proiekzioak eta hainbat zuzeneko testigantzak: alde batetik, bide arloarekin zerikusia duten profesionalenak (larrialdietako teknikariak, suhiltzaileak, ertzainak, udaltzainak...); bestetik, trafiko-istripuen biktimenak eta horien familienak.
Balioa
Arriskuak gutxitzea.
Helburua
"Don't be Dummy"-ren asmoa da bide arriskuei eta prebentzio neurriei buruz kontzientziatzea, bai laster motorrezko ibilgailu bat gidatuko duten gazteei, bai lagunekin bidaiatuko diren gazteei.
Parte-hartzaileak
Batxilergoko ikasleak.
Lehenengo saioa
Aurten, osasun-egoeraren arabera
Ordubete saio bakoitzak
Parte-hartzaileen kopurua, aforoaren arabera.
Hizkuntza
Euskara, gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
Saioak doan dira eta izena ikastetxearen bitartez eman daiteke.
Antolatzailea
- Gasteizko Udalaren Herritarren Segurtasunaren Saila.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Helbidea
Agirrelanda kalea, 8 - 01013 Vitoria-Gasteiz
Harremanetarako
Marian Arnan. Telefonoa: 945 161451. Faxa: 945 161581
E-posta: educacionvial@vitoria-gasteiz.org
Laguntzailea
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasunaren Saileko Trafiko Zuzendaritza.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.