Erronka Garbia - Ekitaldien ingurumen-jasangarritasunaren ziurtagiria

Erronka Garbia. Ingurumen aldetik jasangarria den ekitaldia

Zer da Erronka Garbia?

Erronka Garbia ziurtagiriak diseinuan eta antolakuntzan ingurumen neurriak txertatzen dituzten ekitaldiak aitortzen ditu, alegia, ingurumenean izan zitzaketen inpaktu negatiboak minimizatzen eta herritarrengan ondare positiboa uzten laguntzen duten ekitaldiak. IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ematen du.

Ziurtagiria duten ekitaldiak

Herritartasunerako Eskola Irekia (HEI)

Herritartasunerako Eskola Irekia: eskolaren hiru hiruhilekoen inaugurazioak ziurtatu dira, hau da 2021ean eta 2022an egindako hiru jarduerarik nagusienak. Egindako ingurumen-ekintzak xehetasunez kontsulta daitezke:

-Declaración ambiental HEI (pdf, dokumentua gazteleraz dago).

-Declaración ambiental HEI 2022 (pdf, dokumentua gazteleraz dago).

Kaldearte, kaleko arteen nazioarteko erakustaldia

Kaldearte: 2018ko ekainaren 8, 9 eta 10ean ospatutako Kaldearte, kaleko arteen nazioarteko erakustaldiaren hamairugarren edizioa ziurtagiria lortzen lehena izan zen.

Europa jauregia

Europa Biltzar Jauregia Euskadiko biltzar etxeen arteko zaharrena da, eta arkitektura iraunkorraren ikonoa, 2015ean eraberritze eko-arkitektonikoa egin baitzen. Egokitzapen termiko, akustiko eta paisaia aldetikoari eta lorategi itxurako fatxadari esker, iraunkortasunaren alorreko ekitaldiak antolatzeko erreferentzia bihurtu da Hori dela eta, bertako ekitaldiak Erronka Garbiaz ziurtatzeko protokoloa lantzen ari da Udala.

Gasteizko Udalak ekimenarekin bat egitea

Azken hamarkadetan, kudeaketa iraunkorraren eredua bere egin duelarik, Gasteiz hiria Europako abangoardia bihurtu da; 2012an European Green Capital izendapena lortu zuen, eta etengabe hobetzeko eta ingurumenaren aldeko asmo handiko helburu berriak betetzeko konpromisoa hartu.

Gasteizko Udalak hainbat plan taxutu ditu helburu horiek lortzeko, besteak beste, gizartean eragin handiena duten arloetako batean -ekitaldien arloan- ingurumen-irizpideak kontuan hartzeko plana.

Ekitaldiak enpresei eta publiko orokorrari zuzendutakoak izan ohi dira, eta ingurumen eraginaz gain, gizarte eta ekonomia eragin handia izan ohi dute; horrenbestez, aukera paregabea dira inplikatutako eragileen artean jardunbide jasangarriagoak sustatzeko. Hau da, ekitaldi baten diseinu eta antolakuntzan ingurumen-irizpideak txertatzearen helburua ez da ingurumenean sorrarazitako kalteak murriztea soilik -hori garrantzitsua izan arren-, baizik eta gainerako instituzio, entitate eta enpresentzat zein publiko orokorrarentzat ere pizgarria izatea, beren jardueretan iraunkortasun irizpideak kontuan har ditzaten.

Horrexegatik, Eusko Jaurlaritzak Erronka Garbia ekimena kaleratu zuen 2015ean, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekiko lankidetzan, ekitaldien diseinu eta antolakuntzan ingurumen irizpideak txertatzen dituen enpresa, entitate, erakunde eta elkarte orori ziurtagiria emateko.

Gasteizko Udalbatzak 2017ko urriaren 27an erabaki zuen aho batez ekimenarekin bat egitea, eta ondoren hori garatzen jardun du Udalak.

Informazio gehiago

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.