Martin Gartziandia Gartziandia - Gasteizko Sindiko edo Herritarren Defendendatzailea 2012tik 2017ra arte

Martin Gartziandia

Zuzenbidean lizentziaduna, eta Lurraldearen antolaketa eta kudeaketari buruzko unibertsitate aditua da, titulu biak EHUn lortuta. Horrez gain, Club Español de la Energía-Enerclub erakundeak antolaturiko Energiaren zuzenbideari buruzko masterduna ere bada.

Irakasle lanetan aritu da "Práxedes Ochoa" Epai-praktika Eskolan, bai eta "Práxedes Ochoa" Epai-praktikako Masterreko hainbat unitatetan ere. Eskolak eman ditu baita Arabako Abokatuen Elkargo Ofizialean eta Gasteizko Udalean.

Gasteizko Udaleko legelari nagusia da 2033tik aurrera. Lanpostu horretan, 750 auzi baino gehiagotan aritu da, bereziki administrazioarekiko auzitan, baina baita zigor- eta gizarte-zuzenbidearen eta zuzenbide zibilaren alorretan ere.
2012ko azaroaren 30ean sindiko-herritarren defendatzaile izendatu duten arte, idazkari izan da Udalaren hainbat enpresa publikotako administrazio kontseiluetan eta zenbait erakunde autonomotako zuzendaritza kontseiluetan. Halaber, Udal Plangintzarako Aholku Kontseiluaren idazkaritzan eta Gasteizko Udalaren Arbitraje Batzordearen lehendakaritzan aritu izan da.
Administrazio Orokorreko teknikari plaza baten jabea da Gasteizko Udalean. Karrerako funtzionarioa da Eusko Jaurlaritzan (Zuzenbidean lizentziatuen Goi Mailako Kidegoa, A2), baina lan-utzialdian dago gaur egun.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: