Sexu-joera eta genero-identitatea -Ikusgune
Gasteizko Udaleko Berdintasunerako politikak emakumeak subjektu politikoa zabaltzeko prozesuan daude, emakumeen subjektu politikoari uko egin gabe, sexu-genero sisteman (patriarkatuan) berdin-berdin oinarriturik dauden arrazoiengatik diskriminazioa jasaten duten pertsonak sartzeko. Era berean, politika horiek aintzat hartzen dituzte egiturazko beste diskriminazio-iturri batzuk ere (hala nola, klase soziala, adina, jatorri kulturala, aniztasun funtzionala, administrazio-egoera...), sexu-genero sistemarekin elkarreraginean jarduten baitute, eta LGTBI pertsonen zaurgarritasuna eta diskriminazioa indartzen.
Berdintasunerako Zerbitzuak sexu-joeraren eta genero-identitatearen eremuko hainbat prozesu sustatu ditu.
Lesbianismo eta bisexualitatea
Pentsatu al duzue inoiz zergatik den “normala” –normatiboa– heterosexuala eta monosexuala izatea eta harreman monogamoak izatea? Pentsatu al duzue inoiz zer ondorio eragiten dituen normatibitate horrek pertsonengan, nahiz eta harekin ados egon?
Irakurketa gidak
Familia aniztasuna (pdf) eta Desio heterodisidenteak (pdf) irakurketa gidek hainbat publiko eta generotako funtsak eskaintzen dituzte -eleberria, narrazioa, saiakera, poesia, haur ipuina eta gazte literatura-; eskuragarri daude Udalaren Liburutegi Sarean.
Desirak plazara
Gasteizko LGTBI herritarren errealitateei buruzko diagnostikoa. Ikuspegi feminista eta intersekzionaletik abiatuta egin da ikerlan hau, eta behar bezalako esku-hartzea egiteko behar den informazioa edukitzeko xedea dauka.
HARA! Agenda
HARA! Gasteizko Udalaren berdintasunerako politiketan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko Agenda. Atal honetan sexu-orientazioari eta genero-identitateari buruzko plangintza-dokumentuak aurkituko dituzu.
Berdintasun-politiketan sexu- eta genero-aniztasuna sartzeko orduan dauden erronkei, eztabaidei eta praktikei buruzko hausnarketa egiteko jardunaldia (pdf), (2017ko azaroa). Eztabaiden eta proposamenen laburpena.
Ikusgune
Ikusgune LGTBI+fobiaren kontrako behatokia behaketa-sistema etengabea da, homofobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren aurkakoa. Lumagorri elkarteak kudeatzen du, Udalarekin hitzartuta. Hitzarmena ikusi (pdf).
Hitzaldiak
Jabetze Feministarako Eskolaren barruan sexu-joeraren eta genero-identitatearen inguruan antolatzen diren hitzaldien grabaketak.
Mintegia
Sexu-aniztasuna eta genero-identitateak berdintasunerako politiketan. Mintegian egindako mahai-inguruen grabaketak (2014ko azaroa).
Maiatzak 17
Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna. Oroitzapenezko programazioa.
Informazio gehiago
Sexu-joerari eta genero-identitateari buruzko araudia.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.
Jasotako iruzkinak
Hemen zaude Herritarren postontzia › Gai-arloak › Bizikidetza eta lankidetza › Genero-berdintasuna › Página web: Diagnóstico sobre las realidades de la población LGTBI
Página web: Diagnóstico sobre las realidades de la población LGTBI
-
Hola! Esta disponible el recurso de forma gratuita? Como se puede acceder al informe?
Gracias!
Julen
2018/01/29 13:08:39
-
El diagnóstico actualmente está en fase de revisión y será publicado en breve. Si estás interesado puedes solicitarlo a la dirección igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org dando tus datos para que cuando esté, se te envíe de manera postal o electrónica.
Udala 2018/01/30 10:22:16