Gizarteratze enpresak

Deskribapena

Gizarteratze enpresak ondasunak edo zerbitzuak produzitzen dituzten egiturak dira, gizarte ahuldade egoeran dauden pertsonak lan merkatuan sartzea helburutzat dutenak. Gizarteratze proiektu pertsonala gauzatzen dute, parte hartzaileari gizarte eta lan trebetasunak zein merkatuaren ezagutzak lortzeko bide ematen dion ikaste prozesu baten bitartez, enplegua lortzeko aukerak hobetzeari begira.

Hartzaileak

Gizarte ahuldade egoeran dauden pertsonak, lanik ez dutenak eta enplegu zerbitzu publikoetan izena emana dutenak, gizarteratzen hitzarmena sinatu dutelarik. Azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuak arautzen du laneratzeko enpresen kalifikazioa, eta horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen ditu; dekretuaren 5. artikuluaren 1. idatz-zatian zehazten da zein talde sar daitekeen gizarteratze enpresetan.

Argibideak non?

Bizilekuaren arabera egokitutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan hitzordua eskatu behar da aurretiaz.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.