San Martinen lan egiten duten langileak bizikletara igo dira

2021eko urtarrilaren 15ean

Bizikleta elektrikoen udal flotak 2.800 kilometro egin ditu jadanik.

Bizikleten mailegu puntua

Gasteizko Udalak, CEAren bidez, bizikleta elektrikoak maileguan hartzeko estazio automatizatu bat jarri zuen abian 2020an San Martingo udal eraikinean lan egiten duten pertsonentzat. Esperientzia pilotu horren xedea izan da lan eremuan mugikortasun aktiboa eta jasangarria sustatzea.

2020ko otsailetik urtea amaitu arte 2.800 km baino gehiago egin dira bizikletekin, eta horrela 350 kg CO2 isurtzea eragotzi da. Gaur egun, 52 pertsona daude alta emanda zerbitzuan. Esperientzia pilotu horren emaitza ona ikusita, zerbitzua gutxienez beste urtebetez mantentzea erabaki da.

Ekimen honen bidez, San Martingo eraikineko langileei aukera jasangarri bat eskaini nahi zaie beren lan jardueran egin behar dituzten joan-etorrietan bizikleta erabiltzeko, udal automobiletako bat erabili ordez. Estazio automatizatuak 6 bizikleta elektriko mailegatzeko, itzultzeko eta kargatzeko aukera ematen du. Bateria automatikoki kargatzen da bizikleta ainguratuta dagoenean. Geltokiarekin batera, teklatu alfanumeriko bat dago, gako pertsonal baten bidez bizikletak desblokeatu ahal izateko.

Ekimen honek EEE Energiaren Euskal Erakundearen eta SmartEnCity(Beste leiho batean irekiko da) europar proiektuaren laguntza ekonomikoa izan du.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: