San Anton zozketako zenbaki saridunak

2021eko urtarrilaren 18an

San Anton eguna ospatu du Gasteizko Udaleko Kultura Sailak. Covid-19a dela eta, ez dira antolatu Espainia plazan egin ohi ziren jarduerak. Zozketa, berriz, San Prudentzio egoitzan egin da, hilaren 17ko arratsaldeko seietan. Egoitzaren aldeko zozketarako 30.000 txartel jarri ziren salgai abenduaren 18an, 0,60 eurotan. Prezio ezberdinetako hamar sari banatu dira; lehenengoak haragi-produktuen sorta bat izaten jarraitzen du, txerria zozketatzen zen garaia gogoratzeko.

Cirila Bravo (81 urte) eta Felipe Ruiz de Angulo (87 urte) arduratu dira zenbakiak ateratzeaz, María Concepción Granado notarioaren aurrean.

Zenbaki hauek lortu dute saria:

San Anton 2021eko sariak
Zk. Sariak Zk.
1 Ezkur txerri iberikoaren produktu sorta 29996
2 Tenerifera bidaia, 7 gau, bi pertsonarentzat 04999
3 Zirkuitua. Extremadura, 6 gau, bi pertsonarentzat 18238
4 Erlaxatzeko ihesaldia Orduña Plaza Hotel Bainuetxean, gau 1, bi pertsonarentzat 23474
5 Hiri-bizikleta 14819
6 Principal Antzokirako denboraldi abonamendua, bi pertsonarentzat 20444
7 Tablet PC 10.1” 13539
8 Bluetooth bozgorailua 18571
9 Liburuak erosteko bonoa 25695
10 Etxebizitza Plus asegurua Laboral Kutxa (urtebete) 15228

Urtarrilaren 15ean Musiketxean egin zen San Anton Txikiko zozketan, txokolatezko bonboien banakako zorroak zozketatu ziren, zeinak irabazle gertatzen diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen artean banatuko baitira. Ikastetxe hauek irabazi dute saria: Veracruz Ikastetxea eta CEIP Mariturri HLHI.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: