EMC³ proiektua Europako Hirien Misioaren barruan Europako Batzordeak bultzatutako Enabling Cities Transformation deialdiaren barruan dago. Ekimen horren helburua da auzoko proiektu pilotuen esperientzia hiriko esku-hartzeetara bideratzea, energiaren aldetik eraginkorrak diren hiri-berrikuntzak ohikoak izango diren etorkizun baterantz aurrera egiteko.
URBANEW proiektu pilotuaren esperientziaren ondoren, Espainiako zazpi misio-hiriak “Enabling Massive Change for Climate-neutral Cities” (EMC³) proiektuan elkartu dira berriro. Proiektu horren helburua da eraikinak birgaitzeko eta berritzeko estrategia integralak abian jartzea erraztea.
Testuinguru horretan, Espainiako zazpi Misio Hiriak elkarrekin ari dira lanean berriro ere, Europar Batasunak deskarbonizazioari buruz hartutako konpromisoak betetzeko aukera emango duten esparru komun bat eta tresnak izateko.
EMC³ proiektuaren partzuergoak Espainiako hiri hauek biltzen ditu: Bartzelona (O-HB Observatori Metropolità de l`Habitatge de Barcelona eta BITHabitat), Madril, Sevilla, Valentzia (Valencia Clima i Energia), Valladolid, Gasteiz eta Zaragoza.
Zazpi hiriez gain, partzuergoa hiru erakunde laguntzailek osatzen dute: Sustainable Startup&Co, Green Building Council España (GBCe) eta Traza Consultoría S.L.L.
Horrela, EMC³ proiektuak jarraipena ematen dio URBANEW proiektu pilotuan garatutako lanari, bere irismena proiektu pilotuaren eskalatik hiri mailako estrategia bateraino zabalduz.
Vitoria-Gasteiz, además de coordinar nuevamente el proyecto, desarrollará junto a Ensanche 21 su propio paquete de trabajo, al igual que el resto de ciudades del consorcio.
Gasteizek, proiektua berriro koordinatzeaz gain, bere lan-pakete propioa garatuko du Ensanche 21ekin batera, partzuergoko gainerako hiriek bezala.
Oraingo honetan, hiriak hiri-mailako birgaitze-planaren zirriborroa egingo du, auzoak leheneratzeko aurretiazko esperientzietan nahiz datu eguneratuetan oinarritua, eta Herritarren Partaidetzarako Eredu bat, ekintzak ikuspegi parte-hartzaile eta berritzailearekin egitea ahalbidetuko duena.
Proposamen hori bat dator Etxebizitza eta Hiri Agendako Ministerioak egindako Eraikinak Birgaitzeko Plan Nazionalarekin eta Gasteizko 2030 Hiri Agendarekin.
URBANEW proiektu pilotua Europako Batzordearen “Horizontea 2020” (Beste leiho batean irekiko da)programaren esparruan finantzatutako europar proiektu bat da.
Hiri Adimendun eta Klimatikoki Neutroen Europako Misioko kide den aldetik, Gasteiz proiektu honen parte da eta, aldi berean, baita koordinatzeilea ere. Proiektuak du esperimentazio- eta berrikuntza-zentro bihurtuko ditu zazpi hiri kideak, gainerako guztien gidari.
Proiektuaren helburua Espainiako zazpi hiritan eraikinen parkearen deskarbonizazioa bizkortzea eta energia berriztagarrien integrazioa sustatzea da, autokontsumoaren eta energia-komunitateen bidez.
Gasteizek koordinatzen du proiektua, zeinak Hiri adimendunak eta klimaren aldetik neutroen Europako misioan parte hartzen duten Espainiako hiriak biltzen baititu, honako hauek: Bartzelona (Institut Municipal del´Habitage i Rehabilitació de Barcelona IMHAB, eta BITHabitat), Gasteiz, Madril, Sevilla, Valentzia (Valencia Clima i Energia), Valladolid eta Zaragoza.
Zazpi hiri horiez gain, bi erakunde laguntzailek ere parte hartzen dute partzuergoan, CIRCE teknologia zentroak eta Cesefor Fundazioak.
Birgaikuntza energetikoa da proiektuaren ardatz nagusia; izan ere, hiri guztietan aurkitu dira oztopo eta gabezia antzekoak, eta guztiek dute arlo horretan hobetzeko tarte zabala.
Horretarako, hiri anitzen arteko gobernantza-eredu bat behar da, bai eta finantzaketa-eredu berritzaileak ere, etxebizitza eta familia kalteberei arreta berezia eskainiko dietenak.
Duela gutxi, Gasteiz hiriak berriki "Europako Hirien Misioaren Label” delakoa jaso du, 2030erako neutraltasun klimatikoa lortzeko helburuarekin duen konpromisoa saritzeko.
Kontratu klimatiko horren ildotik, eta hiriko eraikinen parkearen datu eta ezaugarriak kontuan hartuta, gure hiria 2030ean klima-neutraltasuna lortzeko esperimentazio- eta berrikuntza-zentroa izatea proposatu da, besteak beste, birgaikuntza energetikoaren bidez.
Gasteizko proiektu pilotuak Zaramaga auzoa du ardatz. Gaur egun, Zaramaga Auzoa Berroneratzeko Proiektua garatzen ari da auzo horretan, Eusko Jaurlaritzaren PIIE-24 inbertsio estrategikoen erakundearteko planaren barruan.
Xedea, esku-hartze horren bitartez auzoko etxebizitzen birgaitze energetikorako sortutako sinergiak aprobetxatzea da, eta, beste batzuekin batera, tipologia bereko eraikinetan errepikagarria izango den birgaikuntza energetikoko eredu bat sortzea.
Ekimenaren barruko esku-hartzeen ardatza informazioa eta sentsibilizazioa izango dira, baita narratiba positiboak ere, inplikatutako eragileak mobilizatuko dituzten eta portaera eta prozesuetan aldaketak eragin eta sustatuko dituzten ikuspegiak garatzeko.
Horrez gain, bi eredu osatuko dira lantaldeen bidez (birgaikuntza energetikoarena eta finantziazioarena), zenbait prestakuntza-saio, foro eta bestelako ekitaldietan parte hartuta.
Bazkideen artean birgaikuntza-eredua sortzeko, auzoko eraikinen birgaitze energetikoan gauzatutako benetako proiektuak hartuko dira oinarri, eta, inplikatutako teknikariekin prestakuntza-lantegien bidez, proposamen tekniko onena osatuko da, zeinari karbono-aztarna txikiko eta tokian tokiko bioproduktuen bidezko konponbideak gehituko baitzaizkio.
Halaber, eredu horretan energia berriztagarrien eta energia-komunitateen konponbideak integratzen saiatuko gara, hiria deskarbonizatzen laguntzeko.
Zaramagako esperientzian oinarrituta sortuko da finantzaketa-eredua, bidean aurkitutako erronkak kontuan hartuta. Hartara, finantzaketa-eredu berritzaile bat sortuko da, egokitu daitekeena, batetik, birgaitkuntzaren aldeko garaietara, eta, bestetik, etxebizitzetan bizi diren pertsonen beharretara.
Horretarako, lantalde bat sortuko da, non birgaitze-jarduketen finantzaketan inplikatutako erakundeek eta eragileek parte hartuko baitute.
Jarraitu proiektuaren bilakaera prentsa oharretan
Linkedin(Beste leiho batean irekiko da)
Proiektuari eta gainerako hiri kideetan garatzen ari diren esku-hartzeei buruz informazio gehiago duzu esteka honetan (gaztelaniaz): urbanew.es(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.