'Bakardadeak bizitzen ikasten', elkarrekin eraikitzeko jardunaldi bat, guztion interesekoa

2024ko martxoaren 27an argitaratua

Joan den urtarrilaren 23an, "Bakardadeak bizitzen ikasten" biltzar-jardunaldia egin zen Europa biltzar-jauregian.

Zenbait entitatetako profesionalek, adineko boluntarioek Adinekoen Elkargunean eta BIZANeko gizarte batzordeetan parte hartzen dutenaketa BIZANeko profesionalek osatutako talde eragileak antolatu zuen jardunaldia.

Gizarte Politiken Saileko zinegotzi Raimundo Escuderok ere hartu zuen parte, eta ongietorria emateaz eta jardunaldia inauguratzeaz arduratu zen.

Jarraian, Fernando Fantovak bakardadeari buruzko jardunaldian lan egiteko esparrua finkatu zuen, gizarte indibidualizatu batean sortzen ari den eta babestu behar den komunitate-loturaren kontzeptuari buruz (Beste leiho batean irekiko da)egin duen hausnarketan oinarrituta.

Ondoren, BIZANeko jarduera batzordeetako eta Adinekoen Elkarguneko parte-hartzaile guztiek talde-lana egin zuten; guztira 106 pertsonak emana zuten izena.

Lan horren ondorio orokorretan islatu da bakardadearen dimentsioei buruzko baterako hausnarketa.

Dinamika bat egin zen, zeinean bi hitz eman behar baitziren, parte-hartzaile bakoitzak bakardadearekin identifikatzen zuenaren adierazgarri, bata hausnarketa bateratuaren aurretik eta bestea ondoren. Horretatik bi kontzeptu-mapa ondorioztatu ziren, hitz berari buruzko pertzepzio-aldaketa islatzen dutenak, talde-lanaren aurretik eta ondoren.

Arratsaldean, jardunaldiaren izenburu bera zuen mahai-ingurua egin zen, herritar ori irekia; Sacramento Pinazo eta Javier Yanguas mintzatu ziren bertan, Cristina Pérez Chiquirrínek lagunduta: https://www.youtube.com/watch?v=uZ04lsuu_9U(Beste leiho batean irekiko da).

386 pertsona bertaratu ziren, eta Youtubeko grabazioan 536 bistaratze erregistratu dira orain arte.

Baina jardunaldia ez zen horretan amaitu, parte-hartzaileek eta bertaratuek etxeko lanak eraman baitzituzten: bakardadeei buruz pentsatzea eta horiei aurre egiteko konpromisoak idaztea. Orain arte 47 pertsonak helarazi dizkiote BIZANi beren konpromisoak, eta horiek gure egin ditzakegu.

Horretaz gain, bi pertsonak bakardadeak inspiratutako olerkiak bidali dizkigute.

Hori guztia gogoan hartuko dugu, bakardadearen aurkako urratsak ematen jarraitzeko!

Gehiago jakin nahi baduzu, Sacramento Pinazo-Hernandis(Beste leiho batean irekiko da) eta Javier Yanguas Lezaunen(Beste leiho batean irekiko da) bakardadeari buruzko funtsezko bi ponentzia hauek ikus ditzakezu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.