Zaintzeko eta nork bere burua zaintzeko hitzaldi laburrrak egingo dira BIZANen: hiru ordu laurden, balio handikoak!

2024ko apirilaren 20an argitaratua

Apirilan hasi dira hitzaldi laburrak BIZANen.

60+ aholkularitza psikologikoarekin eta Maitekirekin lankidetzan antolatuta daude.

Hitzaldi laburrak dira, arratsaldeko 5etan hasten dira eta 6ak laurden gutxitan amaitzen dira.

Hainbat egunetan eta BIZANeko hainbat zentrotan egiten dira.

Aditu baten eskutik, bertaratzen direnek eguneroko bizitza ikusteko modu berriak ezagutu, gako batzuk ikasi eta hobeto egoteko alternatibei buruzko ideiak partekatu ahal dituzte.

Honelako gaiez hitz egiten da. "Ba al da adin bat gauza bakoitzerako?", "Zaletasun berriak: ez dut dena eginda!" edo "nork bere burua onartzeko artea" .

Norberaren burua zaintzeaz eta zainketaz ere hitz egiten da: "Laguntza teknikoak: koilaratik garabira", "Dementzia duten pertsonak: zer ez den egin behar", "Urgentea eta garrantzitsua ez dira gauza bera".

Askoz ere titulu gehiago ikus daitezke apirilaren 15etik ekainera bitarteko hitzaldi laburren programazioan.

Interesatzen zaizkigunak erabaki eta joan besterik ez da egin behar. Ez da izena eman behar. Sarrera librea da lekuak bete arte.

Zaintzaileen bilera berriak ere izaten ari dira.. Ikusi hitzaldien zerrenda osoa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.