Gasteizek frankismoaren biktimak omendu ditu

2024ko apirilaren 2an argitaratua

Alkateak adierazi du beharrezkoa dela demokraziaren eta elkarbizitzaren alde borroka egin zutenen 'oroitzapena mantentzea'.

Vitoria-Gasteizek frankismoaren biktimak omendu ditu gaur Posta eta Agirre Lehendakaria kaleen arteko elkargunean dagoen ‘Isiltasunean Oihuka’ eskulturaren aurrean lore-eskaintza eginda. Ekitaldia 2018tik egiten da eta bertan izan da Etxebarria alkatea Udalbatza osatzen duten alderdi guztietako kideekin eta beste erakunde batzuetako ordezkariekin batera.

Ekitaldiaren amaieran, alkateak adierazi du beharrezkoa dela demokraziaren eta elkarbizitzaren alde borroka egin zutenen “oroitzapena mantentzea”. Aragoin, Valentziako komunitatean edo Gaztela eta Leonen gertatzen ari denarekin lotuta, Etxebarriak azpimarratu du beharrezkoa dela orain “inoiz baino gehiago” mezu hori errepikatzea; izan ere, beharrezkoa da memoria demokratikoarekin lotuta “eskuinak eta ultraeskuinak dakarten inboluzioaren aurkako harresia eraikitzea”.

‘Isiltasunaren Oihuka’ eskultura Teodoro Gonzalez de Zarateri (1931 eta 1936 artean alkate izan zenari eta 1937an, beste 15 lagunekin batera, Azazetako mendikatean tropa frankistek hil zutenari) eta Gerra Zibileko gainerako biktimei eskainita dago.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.