Nola landu parte hartzea ikasgeletan? Gida praktikoa

parte hartzeko gida

Fitxa teknikoa:

Izenburua:

Zer da gida hau?

Orientazio errazak eta arau praktikoen sorta bat, parte hartzeko lanari eta taldeko lanari ekiteko, bai Batxilergoan bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Proposamen malgu honek gelan egiten den parte hartzeari buruzko lana egituratzen du, zehaztasun eta sakontze maila ezberdinetan: sentsibilizaziotik parte hartzeko prozesu baten diseinuraino.

Zer bilatzen du?

Parte hartzea, eta parte hartuz politika egiteko moduak Gasteizko 12 eta 17 urte bitarteko gazteengana hurbiltzea, era atsegin, hurbil eta emankorrean.

Nori zuzentzen zaio?

Eraberritzeko motibazioa eta kezkak dituzten Gasteizko ikastetxeetako Batxilergoko eta DBHko irakasleei, orientatzaileei eta tutoreei. Edo bere lanean aldaketak eta geletan lan egiteko erak berritzeko gogoa dutenei.

Pentsatuta dago:

Hiriko ikastetxeetako Batxilergoko eta DBHko ikasleekin lan egiteko.

Zer ematen du?

Gelan parte hartzea lan egiteko baliabide pedagogikoak eta orientabideak, lortu nahi diren helburuen arabera.

Lan mailak:
  1. maila. Parte hartzean sentsibilizazioa
  2. maila. Parte hartzeko bakoitzaren eta taldearen jarrerak
  3. maila. Guztion gaietan eta gai publikoetan parte hartzea
  4. maila. Parte hartzeko esperientzia bat bizitzen
  5. maila. Parte hartzeko prozesu baten diseinua
Gomendatutako ibilbideak:
  • Oinarrizkoa, sentsibilizazioa parte hartzean.
  • Parte hartzeko jarrerak.
  • Norberak parte hartzetik gizartean parte hartzera.
  • Parte hartzearen esperientzia baten esperimentazioa eta diseinua.
  • Lan osoa, parte hartzen ikasteko.
Nork eginda...

Gasteizko Udalaren II. Gazte Planaren emaitza da, Gazteria Atalarena (Kultur Plangintzaren eta jaien Zerbitzua).

Web helbidea:

Udalaren web orrian, Gazteria atalean aurkitu ahal duzu.

Informazioa gehiagorako, Modesto Amestoyrekin jarri harremanetan planjoven2@vitoria-gasteiz.org edo 945 161616, luz. 3211 telefonoan.

Ezaugarri batzuk:
  • Malgua. Kurrikulunean modu malguan sartzeko aukerarekin, bi saioetatik, parte hartzeko prozesu oso bat egin arte, irakasle bakoitzak nahi edo ahal duen arabera.
  • Praktikoa, garaturako prozeduretan ikaste praktikoa ahalbidetzeko ekintzekin.
  • Udalaren Gazteria Atalari edo Parte Hartzeko Zerbitzuari laguntza eskatzeko aukerarekin laguntza edo berrikuste eskean.
  • Probatzeko eta bizitzekoa, bakarrik hausnarketa hutsean ez geratzeko, baizik eta gazteen bizitzan kokatzen den ikaste bat izateko.

Gida hau Prometea SC enpresako teknikariek egin dute, Gasteizko Udalaren Gazteria Atalaren teknikarien laguntzarekin. Baita hezkuntza munduan aritzen diren profesional batzuekin kontraste lana egin da, Berritzegunean (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko atal bat), eta kontraste horri esker hobetzeko aldaketa batzuk sartu dira.

Gidaren aurkibidea:

  1. Gida hau, hitz gutxitan...
  2. Nola erabili gida hau?
  3. Ikasgeletan parte hartzea nola landu? Mailak:
    1. 1. maila. Parte hartzean sentsibilizazioa
    2. 2. maila. Parte hartzeko bakoitzaren eta taldearen jarrerak
    3. 3. maila. Guztion gaietan eta gai publikoetan parte hartzea
    4. 4. maila. Parte hartzeko esperientza bat bizitzen
    5. 5. maila. Parte hartzeko prozesu baten diseinua
  4. Zein da irakaslearen zeregina
  5. Bukatzeko ebaluazioa, nola joan zaizu?

Tresna malgua da, errealitate ezberdinetara moldagarria eta oso erabilgarria bai ikasgeletan bai hezkuntza ez-formalearen ekintzetan lan egiteko.

Gidaren helburu espezifikoak:

  • Gazteei sentsibilizatzea parte hartzearen garrantziari buruz, hiritarrak bezala.
  • Banakako eta taldeko parte hartzeko aukerak ezagutzea hiriko bizitzan (elkarteak, boluntariotza, kanpainak, web 2.0...) gazteen inguruan dagoen errealitatea aldatzeko bideak bezala.
  • Udalak daukan parte hartzeko aukerak ezagutzea, proposamenak egiteko aukera bezala, eta instituzioak eraldatzeko era bezala bertan modu aktiboan parte hartzen.
  • Adostasunaren garrantzia ezagutzea taldeko parte hartzeko prozesuetan zerbait lortzeko.
  • Taldean parte hartzeko prozedurak garatzea, ezaguera eta esperimentazioa ahalbidetzen ditzatela ikastetxe barruan edo kanpoan.
  • Gida eta egindako ekintzak ebaluatzea.
  • Parte hartzea baloratzea errealitatea eraldatzeko elementu bat bezala.
  • Banakako eta taldeko parte hartzekoaren aldeko jarrerak sustatzea.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: