Hiritarren parte hartzeko gida: "Nola landu parte hartzea ikastetxeetan? Gida praktikoa"

parte hartzeko gidaparte hartzeko gida

Pdf jaitsi: "Nola landu parte hartzea ikastetxeetan? Gida praktikoa"

Hau da Udalaren Gazte Planak garatu duen tresna bat. Uste dugu tresna hau oso baliagarria izan daitekeela hezkuntza lanetan, bai ikastetxeetan, hezkuntza formalean, bai hezkuntza ez-formalean, aisialdiko arloan..

Tresna honek herritarren parte hartzea lan egiteko balio du. Badakigu gure gizartean parte hartzeak garrantzi handia duela eta uste dugu txikitatik landu behar dela. Ikastetxeetan gai hau lantzeko aukerak asko dira eta bere garrantzia oso handia, parte hartzen parte hartuz ikasten delako. Hori guztia kontuan hartuta, zure esku jartzen dugu gida hau.

Gida honen helburu nagusia da Hiritartasunaren Hezkuntza, Etika eta Hiritartasuna edo filosofia ematen duten irakasleen edo tutoretza eta orientazio lanetan aritzen diren irakasleen esku tresna bat jartzea da. Hezkuntza tresna honek bere curriculumean parte hartzearekin zerikusia duten kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak sartzea ahalbidetzen du.

Ikasgeletan lan egiteko gida praktikoa da, hezkuntza arloan lan egiten duten profesionalekin kontrastatuta.

Fitxa teknikoa: NOLA LANDU PARTE HARTZEA IKASTETXEETAN? GIDA PRAKTIKOA

Informazioa gehiago behar baduzu, Gazteria Atalarekin harremanetan jarri, bai gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoan, bai 945 161616, luz. 3211 telefonoan.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: