Osasun parkeak

Osasun parkeak adinekoei egokitutako aparatuak dituzten guneak dira eta adinekoek gorputz-osoa lantzeko ariketak egin ditzakete bertan.

Sarbidea

Erabilera librea da. Nahi duzunean joan zaitezke edo BIZANek antolatutako doako talde-saioetara joan, non entrenatzaile batek aparatuak nola erabili eta ariketak nola egin aholkatzen duen.

Hauek dira talde-saioen ordutegiak pdf. Kontuan izan abuztuan ez dagoela saio horiek gainbegiratuta.

Zure kontura bazoaz, edozein aparatu erabili aurretik, jakin ezazu nola jarri eta mugimendua nola egin erabilpen-fitxak kontsultatuz.

Aurkezpen - bideoa

Erabilpen-fitxak

Etxean ere sasoian

Ariketa fisikoa etxean egitea nahiago baduzu, BIZANeko Osasun Parkeetako programak sortu ditu ariketa fisikoa egiteko lau gurpilak, etxean sasoian jarraitzeko. Zure kabuz beroketa ariketak egin ditzakezu eta malgutasuna, giharretako indarra edo oreka entrenatu ditzakezu.

Ariketa guztiak gida honetan aurki ditzakezu.

Edo, nahiago baduzu, bideo hauetako argibideei jarraituz egin ditzakezu:

1. saioa

2. saioa

3. saioa

4. saioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.