Aurrerapenak Las Neveras gaineko ikerketan: aurretiazko azterketa eta laginketa-lanak

2020ko urtarrilaren 13an

Las Neveras gaina Olarizuko parkearen eta Salburuko hezeguneen artean dago; bertan, narriatuta dauden bi lursailen –bata Ipar aldean (El Polvorín), bestea Hego aldean (Zabortegia)– kutsadurari buruzko azterketa egiten ari da.

Ipar aldeko lursaila 9.875 m2-koa da, Udalarena oso-osorik; bolborategi egon zen bertan, harik eta 60ko hamarkadan eraitsi zen arte. Hego aldeko lursailak 5.928 m2 ditu, eta haren azaleraren soilik % 33 da udal-zorua; bertan nekazaritzak 90eko hamarkadaren amaiera arte iraun du nekazaritzak.

2019ko amaieran ikerlana DINAM enpresari esleitu ostean, Las Neveras gainean kutsatuta egon daitezkeen lursailen aurretiazko azterketa hasi da berriki. Horretarako, informazio historiko eskuragarria bildu da, eta aurretiazko jardueretan oinarrituta, laginketa-lanen plangintza bat osatu da, ingurua aztertzeko, leku kritikoenak ahaztu gabe.

Zehazki, ikertu beharreko bi lursailei dagokienez, proposatu zen 11 lagin egitea Ipar aldeko lursailean, eta 6 lagin Hego aldekoan. Lagin bakoitzean 2 eta 3 laginketa artean egin izan dira, sakonera desberdinetan, zoruan agertzen diren osagaiei buruzko datuak lortzeko, betiere haren materialen arabera (sakonera txikienetik handienerako hurrenkeran: landare-zorua, barrubetea, zoru naturala). Horrez gain, lau zundaketa egin ziren (bina lursail bakoitzean) lurpeko uren egoeraren berri izateko asmoz, zorua arroka amaraino iritsi arte zulatu zelarik. Gerora, zundaketa horien gainean kontrol-piezometroak instalatu ziren, eta horiek lurpeko uraren laginketa egitea eta uraren kalitatea neurtzeko aukera emango digute.

lekukoa
Zorua zulatu osteko lekukoak, zoruaren zenbait horizonte islatzen dituztenak

Zundaketak egiteko makina

Plano de la investigación exploratoria en las parcelas Norte y Sur
Ipar eta Hego aldeetako lursailen azterlanaren planoa

Zehazki, abenduan zoru-erakuskariak hartu ziren lagin guztietan, eta lurpeko urarenak lau putzuetatik bitan, beste biak lehor baitzeuden. Erakuskari horiek guztiak laborategi espezializatuetara bidali ziren, substantzia kutsagarririk ba ote zen aztertzeko, eta baiezkoan, baita kontzentrazio-maila ere.

Azterlanen emaitza laster ezagutzea espero da, eta horien arabera, baita ikerlanean eman beharreko hurrengo urratsak ere.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: