Herritarren Zientzia – Kontserbazio Programak – Gaueko Harrapariak

Ataria, centro de interpretación de los humedales de Salburua

Herritarren zientzia banerra

Laguntzailea:

Logo FECYT

Gaueko harraparia

Gaueko Harraparien Kontserbazio Programa 2020. urtean jaio zen, Vitoria-Gasteizko hiriko eta hiri inguruko parketan bizi diren gaueko hegaztien espezieen populazioen jarraipena egiteko helburuarekin.

Gaueko harrapariak morfologia eta kantua dela eta, identifikatzeko errazak direnez, hegaztien identifikazioan edozein ezagutza maila duen edonork parte har dezake errolda honetan.

Espezie hauen jarraipena burutu nahi da: Urubi arrunta, Hontz ertaina, Hontz zuria, Apo-hontza, Mozoloa. Gainera, harraparia ez izan arren, zata arruntak sortzen duen jakin-mina ikusita, laginketetan kontutan hartu beharreko espeziea da.

Helburuak

  • Populazioen laginketak egin haien presentzia zenbatu eta populazioen dinamika ezagutu eta kontserbazio egoera ezagutzeko.
  • Vitoria-Gasteizko bioaniztasuna kontserbatzeko balio duen bioaniztasunaren indikatzaile bat sortu populazioen tendentziak ikusita.
  • Espezie hauen ekologiaren inguruko jakintzak lortu, batez ere kontserbazioarekin lotuta daudenak.
  • Espezie hauek kontserbatzeko beharra eta era zabaldu Udaletxeak kontserbazio neurriak har dezan.
  • Herritarrak espezie hauen kontserbazioaren onurekiko sentsibilizatu (izurriteak ekidin, gizakien, ekosistemen eta bioaniztasunaren osasuna babestu).
  • Herritarren artean hedatuta dagoen gaueko harraparien “irudi txarra” ezabatu kontzientziazio kanpaina bati esker.

Egutegia

Parte hartzaile bakoitzak laginketarako puntu bat eskuratuko du eta puntu horretara bost bisita burutuko ditu urteko:

  • Lehenengoa otsailean
  • Bigarrena martxoan
  • Hirugarrena apirilean
  • Laugarrena maiatzean
  • Bostgarrena ekainan

Dokumentazio teknikoa

Metodologia

Erabilitako metodologia Euskadiko gaueko harraparien errolda egitean erabili zenean oinarrituta dago. Bost laginketak ilunabarrean gauzatuko dira, argirik ez dagoenean. Lehenengo orduetan egitea gomendatzen da, izan ere gaueko hegaztiek hatos-aktibitate gehien duteneko momentua da. Aterraldi egunetan egin behar dira laginketak, hau da, euri eta haizerik gabeko egunetan. Laginketak denboraldi hasieran adostutako puntuetan egin behar dira.

Puntu batera heltzean, 5 minutuko entzute bat egiten da edozein espezieren bat-bateko kantak entzuteko. Jarraian apeu espezifiko bat konektatu (hilabete bakoitzean espezie bat**) eta 5 minutuz mantenduko da, entzuten diren espezieak jasoz. Ondoren, apeurik jarri gabe beste 5 minutu entzuten da. Hau jakinda, puntu bakoitzeko errolda denbora 15 minututakoa da. Ondorioz, parte hartzailea bakoitzak haren puntua lagintzeko 15 minutu beharko ditu.

Honela, otsailean urubi arruntaren apeua erabiliko da, martxoan hontz ertainarena, apirilean hontz-zuriarena, maiatzean apo-hontzarena eta ekainean mozoloarena.

Puntu bakoitzeko 15 minutuko laginketan entzundako espezie guztien banakako guztiak apuntatu behar dira, hilabete horretan jarri den apeuarenak (adb: otsailean urubi arrunta) zein gainontzekoak (adb: otsailean hontz ertaina, hontz-zuria, apo-hontza eta mozoloa). Zata arruntaren apeua ez da erabiltzen, baina edozein hilabetetan aurkitutakoak apuntatu behar dira.

Udazkenean, urteko errolda amaitzean, programaren koordinatzaileak (Iñigo Zuberogoitiak) parte hartzaileen erroldetako emaitzen txostena burutuko du.

Urteak pasa ahala Vitoria-Gasteizko hiriko eta hiri-inguruko gaueko harraparien populazioen tendentzietarako datuak eskuratu nahi dira.

Laginketarako materiala

Ataritik jaso ahalko dira erabili beharko diren apeuen grabaketak CD formatuan. Parte hartzaile bakoitza hauek jartzeko beharrezko irakurgailua topatzeaz arduratu beharko da. Apeuaren bolumena 250 metrotara urrunduz entzun beharra dago, baina ez da soinuak distortzionatzeko adina altu egon behar.

Espezieen identifikazioan zalantzak izatekotan, hegaztien kantak dituen xeno-canto(Beste leiho batean irekiko da) webgunea erabili daiteke. Kontutan izan behar da soinu ezberdinak egin dezaketela (alarma, borroka, kanta) eta generoak eta adinak ere ezberdintasunak egotea ekar dezakela. Hemen daude lagindu nahi diren sei espezieen kantuak:

Aukera dago ere entzuten denaren grabaketa egiteko eta gero, bai koordinatzaileari, baita gainontzeko parte hartzaileei ere zalantzak galdetzeko Gaueko Harraparien Kontserbazio Programako Whatsappeko taldearen bitartez.

Landa fitxa

Fitxa hau bete beharra dago laginketako momentuan ezin badira datuak igo eta geroago igotzeko gorde nahi badira.

Datuen igoera

Errolden emaitzak ornitho.eus webgunean gorde nahi dira (herritarren zientziarako Euskadiko plataforma), ordenagailuen aplikazioaren bitartez https://www.ornitho.eus/(Beste leiho batean irekiko da) edo Naturalist.app gailu mugikorren aplikazioaren biartez.

Lehenengo aukeran, ordenagailuan, tablet batean edo mugikorrean egin daiteke, baina Naturalist-app aplikazioan datuak laginketa egiten den bitartean sar daitezke, oso praktikoa izanik. Kasu bietan, datuak sartu baino lehen kontu bat sortu behar da datu pertsonalekin (webgunean eta aplikazioan baliogarriak dira). Honela, laginketa bat gauzatzen den guztietan gordeta geratzen da laginketa gauzatzen drenaren izena. Datuak sartzea erraza eta azkarra da.

Laginketak amaitu eta hilabete geroago igota ez dauden datuak, hau da, uztailaren 31rako igota ez dauden datuak ez dira analisirako kontutan hartuko.

Ornitho webgunera datuak igo
Mugikorreko Naturalist-app bitartez datuak igo

Datuak honela igotzea aukeratzekotan, mugidor, tablet edo ordenagailu bakoitzak bere formatea izango du. Beraz, aurreko atalean agertzen den protokoloari esker datuak igo ezin badira, cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org posta-helbidean galdetu edo Atarira joan laguntza eske.

Emaitzen txostenak

2021eko behaketen mapa

Aurreko urteetako behaketak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.